Edukira joan

Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika

Koordenatuak: 41°54′11″N 12°29′49″E / 41.9031°N 12.4969°E / 41.9031; 12.4969
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°54′11″N 12°29′49″E / 41.9031°N 12.4969°E / 41.9031; 12.4969
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaVirgin of the Angels (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaLuigi Vanvitelli
Estiloaarkitektura barrokoa
Dimentsioak105 (zabalera) × 128 (luzera) m
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza della Repubblica - Roma
Webgune ofiziala

Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika (latinez: Beatissimae Virgini et omnium Angelorum et Martyrum, euskaraz: «Aingeruen eta martirien Amabirjinaren basilika») Erromako basilika bat da, Castro Pretorio rionean kokaturik dagoena.

Dioklezianoren termetako frigidarium-aren hondarretan eraiki zen. Antonio del Duca monje siziliarrak 1541 urtean bertan bisio bat izan zuen nola esklabu kristauak izan ziren termak eraiki zituztenak eta Pio IV.a Aita Santuari eskatu zion eliza bat eraiki zezala haien omenez. Michelangelo Buonarrotik egin zuen diseinua termen hondarrak erabiliz eta bertan aritu zen lanean 1563 eta 1564an. 1749an Luigi Vanvitelli arkitektoak barnealdea dekoratu eta eraikin gehigarriak egin zizkion.

Greziar gurutzeko oinarria du, transeptu nagusi bat eta kubo itxurako kaperak alboetan. Transeptuak 90'8 metrotako luzera du eta lurrean eguzkiaren meridianoa[1] irudikatu zuen Francesco Bianchinik, Klemente XI.a Aita Santuak hala eskatuta.

Ez dago benetako aurrealderik, termen gelako horma batean egindako sarrera sinple bat baizik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]