Santa Maria eliza (Yermo)

Koordenatuak: 43°18′29″N 4°04′56″W / 43.3081°N 4.0823°W / 43.3081; -4.0823
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria eliza (Yermo)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaCartes
Koordenatuak43°18′29″N 4°04′56″W / 43.3081°N 4.0823°W / 43.3081; -4.0823
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
ElizbarrutiaSantanderko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000345

Santa Maria eliza (gaztelaniaz: iglesia de Santa María) Cartesko Yermo herrian dagoen Erdi Aroko eliza garrantzitsua da.

Altxor Artistiko Nazionalaren Monumentu izendatu zuten 1930eko uztailaren 4ko Errege Aginduaren bidez (uztailaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Geroago, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, «Interes kulturaleko ondasuntzat» hartu zen. Interes Kulturaleko Ondasun honen babes-ingurunea abuztuaren 1eko 89/2002 Dekretuaren bidez deklaratu zuten.

Yermoko Santa Maria monasterio bat izan zen, IX. mendean jada existitzen zena eta Oviedoko Gotzaindegiaren mende zegoena. Gaur egun kontserbatzen den eliza XIII. mendekoa da. Oinplano angeluzuzeneko eliza da, habearte bakarrekoa, zirkuluerdi-formako absidean amaitzen dena.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enrique Campuzano & Fernando Zamanillo. (1980). Cantabria artística. I. Arte religioso. (1. argitaraldia) Santander: Ediciones de Librería Estudio ISBN 84-85429-15-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.