Santa Maria in Campitelli eliza (Erroma)

Koordenatuak: 41°53′35″N 12°28′46″E / 41.89305°N 12.47933°E / 41.89305; 12.47933
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria in Campitelli eliza (Erroma)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′35″N 12°28′46″E / 41.89305°N 12.47933°E / 41.89305; 12.47933
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1667
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaCarlo Rainaldi
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza di Campitelli, 9 - Roma
Webgune ofiziala

Santa Maria in Campitelli eliza XVII. mendeko eliza barroko txikia da, Erromako Sant'Angelon kokatua. Batzuetan, Santa Maria in Portico ere esaten zaio; izan ere, eraikitzean, izen horiek zituzten bi eliza txiki ordezkatu zituen.

Elizak 25 cm-ko altuera duen Ama Birjinaren ikono bat du, XI. mendean datatua.

Elizak trabertinozko fatxada du, zutabe handi exentuekin (fatxadari lotu gabe, baina oso hurbil), eta horrek enfasi handia ematen die lerro bertikalei. Jatorrizko diseinuan inoiz egin ez ziren estatuak zeuden.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik leku hartan egon zen eliza XII. mendean aipatu zen lehen aldiz, Liber Censuum-ean.

Eliza XVII. mendean berreraiki zuen Carlo Rainaldi arkitektoak, Alexandro VII.a aita santuaren eskariz. Alexandro VII.ak 1656ko izurritearen amaiera ospatu nahi izan zuen. Eraikina 1667an amaitu zuten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carlo Antonio Erra, Storia dell'Imagine, e Chiesa di Santa Maria in Portico di Campitelli, Erroma 1750
  • Maria Pedroli Bertoni, Santa Maria in Campitelli, Arg. Palombi 1987
  • Davide Carbonaro, Santa Maria in Portico, San Paolo, Milano 1999