Sant'Angelo (Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sant'Angelo (Erroma)
Sant'Angelo
 Italia
15 Portico di Ottavia.JPG
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Jatorrizko izena Sant'Angelo
Geografia
Koordenatuak 41° 53′ 36″ N, 12° 28′ 40″ E / 41.893333°N,12.477778°E / 41.893333; 12.477778Koordenatuak: 41° 53′ 36″ N, 12° 28′ 40″ E / 41.893333°N,12.477778°E / 41.893333; 12.477778
Sant'Angelo (Erroma) hemen kokatua: Italia
Sant'Angelo (Erroma)
Sant'Angelo (Erroma)
Sant'Angelo (Erroma) (Italia)
Rome - Muni 1 - Angelo.PNG
Azalera 0.1376 km²
Demografia
Biztanleria 1.332 bizt. (2009)
Dentsitatea 9.680,23 bizt/km²

Sant'Angelo Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hamaikagarrena da. Erromako judutegia izan zen bertan eta gaur egun Sinagoga eta Judutarren museoa daude haren adierazgarri.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako rionien artean txikiena da eta Tiber ibaiaren eskuinaldean kokaturik dago, Tiber uhartearen parean. Eremu laua da eta antzina Tiber ibaia handi zetorrenean urak eremu hau estaltzen zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erroma garaian Tiber ibaia gurutzatzeko ibi naturala zen eta garrantzia estrategiko handia zuen beraz. K.a. III mendean Circus Flaminius eraiki zuen bertan Gaio Flaminio kontsulak eta k.a. I mendean Zesar Augusto enperadoreak hainbat eraikin altxatu zituen inguruan; Martzeloren antzokia eta bi atari, besteak beste.

Erdi Aroan etraikin guzti hauek egoera txarrean aurkitzen ziren. Porticus Octaviae atariaren hondarretan arrain merkatua ezarri zen. 770 urtean Sant'Angelo in Foro Piscium (San Angel arrain merkatukoa) eliza eraiki zen eta honek eman zion rioneari izena. Langile jendeak osatzen zuen auzoko biztanleria, hala nola, sokagileak, errementariak, ile-moztaileak eta arrain merkatuko langileak. Pizkunde garaian Erromako judutegia kokatu zen auzoan baina 1555 urteko uztailaren 14an Paulo IV.ak harresitu egin zuen. 1848 urtean Pio IX.ak harresiak eraitsi zituen eta 1870an bigarren mailako hiritar izateari utzi zioten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]