Santander-Torrelavega metropoli eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Santander-Torrelavega metropoli eremua (gaztelaniaz Área metropolitana de Santander-Torrelavega) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoan dagoen eta tartean Santander (284.962) eta Torrelavega (114.849)[1] hiriek osatzen duten metropoli eremu bat da. 2012an 399.811 biztanle eta 664,3 km²-ko azalera zuen.[2]

Ardatza bi erdigune artikulatu izateagatik nabarmentzen da. Bata, Santander, autonomia erkidegoko hiriburua, nagusiki administrazio eta zerbitzuen hiria, turismoarekin loturiko sektore ekonomiko garrantzitsua duelarik. Bestalde, Torrelavega hiriak eremuari industriaren osagaia gehitzen du, bai eta hiri honek autonomia erkidegoan duen eraginaren ondorios duen merkataritzaren garrantzia ere.

Bi erdigune hauen inguruan dauden azpierdiguneak ere nabarmentzekoak dira: Santanderren kasuan Muriedas-Maliaño, El Astillero eta Santa Cruz de Bezana, aldiz, Torrelavegaren kasuan Reocín, Suances, Los Corrales de Buelna eta Cabezón de la Sal.

Metropoli eremua osatzen duten udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian bi metropoli azpi-eremuak osatzen dituzten udalerriak zerrendatuak daude, hizki etzanez erabilitako irizpidearen arabera barnean sartu ohi direnak ala ez:

Kantabrian Santander-Torrelavega metropoli eremua osatzen duten udalerriak.      Santander      Santanderko azpi-eremuko udalerriak      Irizpidearen arabera barnean dauden udalerriak      Torrelavega      Torrelavegako azpi-eremuko udalerriak      Irizpidearen arabera barnean dauden udalerriak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2010ko hiri eremuen datuak AUDES5 proiektuaren arabera
  2. Konurbazioak 2008an AUDES5 proiektuaren arabera

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]