Marina de Cudeyo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marina de Cudeyo
 Kantabria
Ayuntamiento de Marina de Cudeyo.JPG
Udaletxea
Marina de Cudeyoko bandera

Marina de Cudeyoko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Kantabria
Probintzia  Kantabria
Eskualdea Trasmiera
Izen ofiziala Marina de Cudeyo Spain.svg Marina de Cudeyo
Alkatea Severiano Ballesteros Lavin LOGO PRC.jpg
INE kodea 39040
Kokapena
Koordenatuak 43° 25′ 14″ N, 3° 45′ 15″ W / 43.420555555556°N,3.7541666666667°W / 43.420555555556; -3.7541666666667Koordenatuak: 43° 25′ 14″ N, 3° 45′ 15″ W / 43.420555555556°N,3.7541666666667°W / 43.420555555556; -3.7541666666667
Marina de Cudeyo hemen kokatua: Kantabria
Marina de Cudeyo
Marina de Cudeyo
Marina de Cudeyo hemen kokatua: Espainia
Marina de Cudeyo
Marina de Cudeyo
Demografia
Biztanleria 5.203 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -20
% 50,22 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,78
Eremua 28,37 km2
Dentsitatea 1.376,1 bizt/km²
Garaiera 25 m
Distantzia Santanderrera
Datu gehigarriak
http://www.marinadecudeyo.com/

Marina de Cudeyo Trasmierako eskualdean dagoen kantabriar udalerria da. Santander hiriburutik 5 kilometrora dago, Santanderko badiatik hegoaldera. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5.252 biztanle zituen eta 27,1 km²-ko azalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren orografia ehun metrora heltzen ez diren mendixkaz eta paduraz beteriko kostaldez osatzen da. Antzina Marina de Cudeyoko azalera askoz txikiadoa zen, izan ere dike bitartez itsasoari hainbat lur kendu zitzaizkion, larre bihurtuz. Lursail gehiena bazka-landa da, abeltzaintzara zuzenduta, eta baso gutxi dago. Pontejos herriaren aurrean, badian, Pedrosako uhartea dago, non droga menpekotasunari aurre egiteko ospitalea kokatzen baiten.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, Marina de Cudeyok Ribamontán al Mar eta Santanderko badiarekin egiten du muga; ekialdean, Ribamontán al Monte, Entrambasaguas eta Miera ibaiaren ahoarekin, Cubasko itsasadarra izenez ezaguna; hegoaldean, Medio Cudeyo eta Tijeroko itsasadarrarekin; eta mendebaldean El Astillero udalerriarekin, San Salvador itsasadarrak banatuta.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marina de Cudeyo udalerriak 5.254 biztanle ditu (2008) eta honako herri edo gune hauetan banatuta dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
2.435 2.947 3.383 3.939 4.295 4.589 4.946 4.747 4.563 4.576 4.765 5.252

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federico Aja Fernández (PP) da Marina de Cudeyoko alkatea 2011ko maiatzaren 22ko hauteskudeen ondoren. Hurrengo taulan 2011ko udal hauteskundeetan lortutako emaitzak azaltzen dira:[1]

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeak
Alderdia Boto kopurua % Zinegotziak
PP 1355  %40,29 6
PRC 1105  %32,86 5
PSOE 654  %19,45 2

Garraiobideak eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A-8 autobidea eta Marina de Cudeyo lotzen dute CA-141 eta CA-145 errepideek.

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfe Feve ustiatzaileak eskualde barruko eta aldirikoen zerbitzua eskaintzen dio Marina de Cudeyori, Santander eta Lierganes lotzen dituen aldirikoen linean, eta Santander eta Bilbo lotzen dituen eskualdeko linearen barruan Orejoko geltokia dagoela.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santanderko aireportua eta Santanderko portua minutu gutxira daude.

Bestalde, txalupa zerbitzua dago Santander, Pedreña eta Somo herrien artean, batipat udan.

Marina de Cudeyoko herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marina de Cudeyo Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.