Santiagoko gaztelua

Koordenatuak: 36°46′37″N 6°21′02″W / 36.77701°N 6.35048°W / 36.77701; -6.35048
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiagoko gaztelua
Castillo de Santiago
Kultura ondasuna
Sanlúcar de Barrameda
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaSanlúcar de Barrameda
Koordenatuak36°46′37″N 6°21′02″W / 36.77701°N 6.35048°W / 36.77701; -6.35048
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0003871

Santiagoko gaztelua, Andaluziako Cadizko probintziako Sanlucar de Barrameda (Espainia) udalerrian dago.

Medina-Sidoniako Etxeak eraiki zuen 1477 eta 1478 bitartean, Enrique Pérez de Guzmán y Meneses, Medina-Sidoniako II dukea eta Sanlucarreko VII Jaunaren zuzendaritzapean. Sanlucarreko I. Jauna izan zen Alonso Pérez de Guzmán Onaren garaian eraikitako antzinako gotorlekuko iparrekialdeko angeluan dago, udalerria bi altueratan banatzen duen sakanaren ertzean.

Gotiko berantiar estilokoa da. Bere eraikuntza, mistoa da, horma, harri-horma eta harlanduzkoa. Bere oinplanoa, karratu erakoa da, gezileiho eta dorreak, erdiko arma patio baten inguruan banatuak dituela. Iparrekialdeko angeluan, aula maiorrak eta omenaldiaren dorreak eratutako multzoa altxatzen da. Toki hauetako lehena, oinplano karratukoa da, eta duke eraikitzailearen enblema den segurra irudikatzen duten margo muralez estalitako adreiluzko ganga batez estalia dago. Bigarrenak, hexagono formako oinplanoa du. Aula nagusiaren tontorrak, gotiko berantiarreko gailurreria kalatuzko apaindura du, berriki, neurri baten berregina izan dena. 1756an altxatutako planoetan ikus daitekeen bezala, bere paramentuetako asko, profil almenatuzkoak ziren, almena gehienak, denboraren igaroaren eta eraikinean eginiko azken lanen ondorioz desagertu diren arren. Bere harresietako behekaldeko estalduran, antzinako graffiti bilduma garrantzitsu bat dago. Gainera, bere eraikuntzari buruzko informazio baliotsua ematen duten hargintza markak ditu.

Bere elementurik azpimarragarrienetako bat, bere lan eskultorikoagatik, arma patioa, iparraldeko gezileihoarekin lotzen duen atea da. Puntu erdiko baho bat da, bere buztan bikoitzaren alboetan, Pérez de Guzmán eta Mendoza Familiaren armarriak dituen tritoi baten erdi erliebezko irudi batekin koroatua dagoena. Lanaren estiloa, gotiko berantiarra da, lehen pausoak ematen ari zen Pizkunde estiloko xehetasunen batzuk dituen arren. Ez alferrik, atea, bere baketoietako baten oinarrian, "Marinu de Nea" delako batek sinatua dago. Izen hau, Marinus de Neápoli bezala irakur daiteke, bere egilia, Napolikoa zela adieraziko lukeena. Hala ere, bere itxura enblematikoak, multzoari, Erdi Aroko izaera bat ematen dio. Tradizionalki "Sirenaren atea" deitua izan da, sirena bat edo tritoi bat ote den garbi geratzen ez den arren.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]