Santiagomendi baseliza

Koordenatuak: 43°16′29″N 1°55′56″W / 43.27466°N 1.9323°W / 43.27466; -1.9323
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiagomendi baseliza
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAstigarraga
Koordenatuak43°16′29″N 1°55′56″W / 43.27466°N 1.9323°W / 43.27466; -1.9323
Map
IzenaDone Jakue
Ondarea
5

Astigarragako Santiagomendi baseliza Kostaldeko Done Jakue bidean kokatuta dago, izen bereko mendian. Barruan erromesez jantzitako Done Jakueren XIII. mendeko taila zegoen, egun Donostiako Elizbarrutiaren museoan jasota. Baselizaren ondoan, egun, aterpetxea egin da. Hemen inguruan, bestetik, zonaldeko aztarna zaharrenak topatu egin dira. Historiaurrean bertan herri bat zegoen. Datazio aldetik lehenengo aztarnak Kalkolitokoak dira eta erromatarren kolonizazio arte iraun zuen[1], orain bi mila urte arte. Aztarnategi horretan 1993. urtetik ari da ikertzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko baseliza ziurrenik XIII. mendean eraikia izan zen baina gaur egun ikusten duguna 1525. urtekoa da, zaharraren gainean eraikita.[2] Eraikinak oinplano errektangularra, abside zuzena eta nabe bakarra ditu. Harlangaitzez eraikita dago eta zenbait ezarkin ditu aurrean eta alboetan; horietan egungo aterpetxea eraiki da. Aurrealdea kanpai-horma gisa errematatua dago. Elizaren barruan, XVII. mendeko erretaula bat dago: San Sebastian, San Kristobal, Kristo eta Done Jakueren irudiak biltzen ditu. Bertan ere Done Jakue erromesaren bat zegoen, XIII. mendekoa, alabastroz egina; gaur egun Donostian gordeta dago.

Aterpetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aterpetxea Astigarragako Udalarena da, 2006. urtean berrituta. Urte osoa dago irekita. 308 m ditu. Ikasturtean zehar Natur Eskola gisa ere funtzionatzen du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]