Santo Domingo de Silos (Arévalo)
Santo Domingo de Silos eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Ávilako probintzia |
Udalerria | Arévalo |
Koordenatuak | 41°03′48″N 4°43′10″W / 41.063313°N 4.719347°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Ávila (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Mudejar artea |
Santo Domingo de Silos eliza Gaztela eta Leongo Ávilako probintziaren Arévalo herrian dagoen eliza erromanikoa da. XII. mendetik XVIII. mendera eraikitako eliza katolikoa da. Herriko eliza nagusia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendean mudejar estiloan eraikia, Pizkunde eta Barroko garaietan aldaketa handiak izan zituen. Barruan, zilarrezko kutxa batean, San Vitorinoren, Arévaloko patroiaren gorpuzkinak gurtzen dira. 1250. urtean parrokia bezala dago jasota.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizan, besteak beste, mudejar absidea, ganga barrokoak eta burdin sare platereskoa ikus daiteke. Bakardadeko Andra Mariaren eskultura ere gurtzen da; birjin hori herriko beste patroia da eta hasiera batean Errege Komentuaren Elizan zegoen baina hura bota zenean, beste eliza honetara ekarri zuten. Azken irudi hau XVIII. mendekoa da. Garrantzitsua da baita ere San Frantzisko Asiskoaren eskultura.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Elizaren dorrea
-
Hilobi anonimoa. Inguruan dagoen testua deszifratu gabe dago.
-
Barrualdea eta erretaula nagusia
-
XVI. mendeko Bakardadeko Andra Maria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Elizari buruzko informazioa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santo Domingo de Silos (Arévalo) |