Sar'ayet
Sar'ayet | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | شرایط |
Jatorrizko hizkuntza | persiera |
Jatorrizko herrialdea | Iran eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Libano |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Maryam Keshavarz (en) |
Gidoigilea(k) | Maryam Keshavarz (en) |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gingger Shankar (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Teheran |
Argumentu nagusia | homosexualitatea |
Historia | |
Jasotako sariak | |
takepart.com… | |
Sar'ayet, En secret (frantsesez) edo Circumstance (ingelesez eta nazioarteko banaketa) persierazko filma da, Irango gizartea gaitzat duena, baina Frantziako eta AEBetako ekoizpen bat da nagusiki, Libanon grabatu zena. Maryam Keshavarzek idatzi eta zuzendu zuen eta aktore protagonistak dira Nikohl Boosheri, Sarah Kazemy, Reza Sixo Safai eta Keon Alexander. Lesbianismoa eta errepresio sexuala Iranen, horixe gaia[1].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Atafeh eta bere anaia Mehran musikaz, arteaz eta jakin-min intelektualaz inguratuta hazi izan dira. Atafehek fama eta abentura ditu amets, eta bere lagunik onena Shireenekin batera Teherango azpimundua arakatzen ari dira gaztetasunak ematen duen bizitasunarekin eta diren bezalaxe izateko erabaki irmoa hartuta. Mehran etxera itzuli da droga-adikzioagatik errehabilitazioan egon ondoren, eta oso aldatuta etorri da, gainbeheran den munduaren, egoera hartara eraman zuen munduaren aurka borrokatzen ahaleginduz. Ez du batere gustuko Atafehek eta Shireenek daramaten bizimodua ezta euren artean sortzen hasia den harremana ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZIRKUNSTANTZIA» Filmazpit :: ZIRKUNSTANTZIA (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).