Edukira joan

Sarah Wynter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Wynter

Bizitza
JaiotzaNewcastle (Australia)1971ko otsailaren 15a (53 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Ezkontidea(k)Dan Peres (en) Itzuli  (2005 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta ekoizlea

IMDB: nm0944077 Allocine: 38997 Allmovie: p237800 Edit the value on Wikidata

Sarah Wynter (Newcastle, Australia, 1973ko otsailaren 15a)[1] australiar aktorea eta ekoizlea da. Ezaguna egin zen lan hauetan: 6. eguna (2000), 24 (2001) eta Species II (1998).[1] Windfall eta Flight of the Conchords telesailetan ere parte hartu zuen.[2][3][4]

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore izan nahi zuenez, Wynter AEBra joan zen bizitzera, eta New York hirira joan zen arte dramatikoa ikastera. Hasieran, Sex and the City telesail ezagunaren atal pilotuan agertu zen.[5] Handik gutxira, 24 telesaileko aktoreetako bat izan zen. Kate Warner pertsonaia izan zen, eta telesailaren 24 ataletan agertu zen. Gero, La zona muerta telesailean paper garrantzitsua lortu zuen eta 2006an Windfall telesailean protagonista izan zen.[5]

Hainbat serietan lan egin du, besteak beste, Californication, Flight of the Conchords, Blue Bloods eta Law & Order: Special Victims Unit.[6]

Bere lehen filma Species 2 izan zen, non Patrick Ross astronautaren bikotekidea interpretatu zuen. Bi urte geroago, The 6th Day zientzia-fikziozko pelikulan agertu zen Arnold Schwarzeneggerrekin batera, eta Lost Souls filmean Winona Ryderrekin. Hainbat film independentetan parte hartu du.[5]

2001eko Bruce Beresforden Bride of the Wind (Haizearen andregaia) filmean Alma Mahler austriar musikagilea interpretatu zuen, Anna Mahler eskultorearen ama, eta, besteak beste, Gustav Mahler juduaren emaztea.[7]

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel R. Peresekin ezkondu zen 2005eko abuztuaren 20a eta 2014an dibortziatu. Hiru ume ditu: Oscar Dallas Wynter Peres, Samuel Wynter Peres eta Julian Wynter Peres.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Sarah Wynter - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. «Sarah Wynter bio» New York Times.
  3. Johnson, Kristy. (30 de septiembre de 2016). «Actress Sarah Wynter, 43, looks flawless in a chic white frock» Mail Online.
  4. Rose, Mike. (15 de febrero de 2020). «Today's famous birthdays list for February 15, 2020 includes celebrity Jane Seymour» Cleveland.
  5. a b c Wynter, Sarah. (2006). «Interview» The Late Late Show with Craig Ferguson. CBS 19 de junio de 2006.
  6. Andreeva, Nellie. (21 de mayo de 2012). «Sarah Wynter Joins Showtime's 'Californication' As Recurring» Deadline.
  7. (Gaztelaniaz) La novia del viento (2001). (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]