Gustav Mahler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustav Mahler 1909an

Gustav Mahler (Kaliště, gaurko Txekia, 1860ko uztailaren 7aViena, 1911ko maiatzaren 18a) musikagile austriarra izan zen, Erromantizismo osteko garaikoa. Orkestra zuzendaria ere izan zen.

Lanik ezagunenak Lieder eines fahrenden Gesellen ("Bidaiariaren abestiak"), Kindertotenlieder ("Umeen heriotzezko abestiak") eta Das Lied von der Erde ("Lurraren abestia").

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta ondoren filosofia eta musikaren historia ikasi zuen unibertsitatean. Anton Bruckner ezagutu eta haren ikasle eta lagun izan zen. 1880an Das klagende Lied (Arrenkurazko kanta) kantata ondu zuen. Musika zuzendari gisa garrantzi handiko karguak izan zituen, Kasselen (1883), Pragan (1885) eta Leipzigen (1886). 1888an Budapesteko Operako zuzendaria izan zen, 1891n Hanburgokoa eta 1897an Vienako Operakoa eta Orkestra Sinfonikokoa. 1907. urtean Kindertotenlieder (Haur hildakoen kantuak) idatzi zituen, alaba hil berriaren oroimenez. Aldi batez Vienako postua utzi eta New Yorkeko Metropolitan Opera izenekoan zuzendari lanetan ibili zen arrakasta handiz. Bihotzeko gaixotasunak jota, Vienara itzuli eta han hil zen.

Aipatutakoez gainera, Mahler-en lan nagusiak dira, besteak beste: Lieder eins fahrenden Gesellen (1883-1885, Lagun ibiltari batentzako kantuak), Des Knaben Wunderhorn (1892, 1895, 1905, Mutikoaren adar miragarria), Das Lied von der Erde, (1908, Lurraren Kantua), bederatzi sinfonia (1888-1909) eta hamargarrena osatugabea (1910).

Mahler-ek erromantizismoaren joera desberdinak elkartu zituen. XIX. eta XX. mendeen arteko zubitzat jotzen da, Wagner-en eta Schönberg-en artekotzat, alegia, eta espresionismoaren atarian dago. XX. mendeko konposizio tekniken aitzindari ospetsua izan zen. Eragin handia izan zuen Arnold Schoenberg, Dmitry Shostakovich eta Benjamin Brittenengan.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 10 sinfonia idatzi zituen, azkena amaitu gabekoa.
  • Lieder edo abestiak:
    • Das klagende Lied, 1880.
    • Drei Lieder, (1880).
    • Lieder und Gesänge]], 18801890.
    • Lieder eines fahrenden Gesellen, (18831885).
    • Gesänge aus "Des Knaben Wunderhorn, 18881896.
    • Rückert Lieder, 19011902.
    • Kindertotenlieder, 19011904.
    • Das Lied von der Erde, 19081909.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Mahler Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]