Edukira joan

Sarmizegetusa Regia

Sarmizegetusa Regia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aztarnategi arkeologikoa
Estatu burujabe Errumania
JudețHunedoara konderria
Errumaniako komunaOrăștioara de Sus
Koordenatuak45°37′22″N 23°18′37″E / 45.6228°N 23.3103°E / 45.6228; 23.3103
Mapa
MultzoaOrăștie mendietako daziar gotorlekuak
Azalera0.1783 km²
Historia
KulturaDaziar

Sarmizegetusa Regia, Daziarren hiri garrantzitsuena izan zen. 1200 metrotara eraikia izan zen Orastie mendietan, Transilvanian. Beste bost hiri gotortuekin batera daziarren defentsa osatzen zuen. 1999. urtean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Ez nahastu Ulpia Traiana Sarmizegetusa, Daziako erromatar probintziako kolonia.

Daziarrek eraiki zuten, K.a. eta K.o. I. mendeen artean. Hainbat gotorlekuz osatua dago eta Antzinate klasikoko arkitektura militar eta erlijiosoaren teknika eta printzipioen eta Europako Burdin Aro berantiarreko garaien arteko fusio originala irudikatzen dute. Plaza gotor hauek, Daziar Erresumaren defentsa gunea osatzen zutenak, erromatarrek konkistatu zituzten K.o. II. mendearen hasieran. Paisaia natural ikusgarrietan kokatuta eta egoera onean kontserbatuta, haren aztarna ugariek zibilizazio indartsu eta berritzaile baten irudi aparta eskaintzen dute.[1]

UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1999an, Orastie mendietan dauden gainerako daziar gotorlekuekin batera, hiriburua eta gotorlekuak bere baitan hartzen duen UNSECOren ondarearen izendapen ofiziala, "Orăștie mendietako daziar gotorlekuak" da. Daziar Gerren azken unetan, erromatarrek Sarmizegetsua Regia hiriburua setiatu zuten, K. a. 106an. Trajanoren legioek K.a konkistatu eta suntsitu zuten. Decebalok, buruzagi daziarrak, suizidioa aukeratu zuen erromatarrek bizirik harrapatu baino lehen.[2]

Daziarrek, Dezebalo buru zutela, K.o. 86 eta 87. urteetako guduetan erromatarrak garaitu zituztenean, erromatarrek ingeniari eta arkitektoak eskaini zizkieten daziarrei hiria handitzeko. Dezebaloren agindupean izan zuen hiriak bere garairik onena, baina erromatarrek beste bi guduen ostean garaitu zuten Dezebalo eta hiria suntsitu zuten (Trajanoren eskutik).

Ondoren, erromatarrek hiri berri bat eraiki zuten handik 40 bat km-ra eta Sarmizegetusa izena mantendu zuten. Izen berri osoa Colonia Ulpia Traiana Augusta Dacica Sarmizegetusa izan zen. Ulpia Traiana Sarmizegetusa lehengo aurkitu zuten eta hasieran, Dezebaloren hiriburua zela uste izan zuten.

30.000 metro karratuko inguruko azalera zuen hiriak eta bost terrazatan eraikita zegoen. Gainera, daziarren gune sakratua zen.

Guneak hiru sektore nagusi ditu: gotorlekua, eremu sakratua eta auzo zibila, 17 hektareako eremu globala hartzen duena. Gotorlekua eraikitzeko, daziarrek gainalde handi bat berdindu eta terrazatu zuten. Hektarea. bat inguru zen, eta harrizko eta egurrezko harresi batek inguratzen zuen, murus dacicus teknika erabiliz. Ez dugu barne banaketaren aztarnarik, erromatar tropek eraitsi baitzuten hiriburua konkistatu ondoren.

Eremu sakratua gotorlekuaren ekialdean dago. Oinplano angeluzuzeneko eta zirkularreko hainbat tenplu zituen. Batez ere, erdiko eremuan, oinplano zirkularreko egitura handi bat nabarmentzen da, andesita bolkanikoz eraikia.

Auzo zibila ehun bat terraza artifizialen gainean zabalduta dago, eta horietatik eskukada bat besterik ez da induskatu. Etxeak oinplano zirkularrekoak ziren, eta egurrez eta harriz eginda zeuden. Kokalekura sartzeko errepideetako batean, erromatar terma batzuk aurkitu ziren, ziur asko, K. a. 106an Sarmizegetusa Regia suntsitu ondoren, hirian ezarri zen erromatar garnizioarekin lotutakoak.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Dacian Fortresses of the Orastie Mountains» UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2025-12-31).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) «SARMIZEGETUSA. EL CORAZÓN DE LA DACIA — VIATOR IMPERI» viatorimperi.es 2018-11-08 (kontsulta data: 2026-01-01).

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018-01-15 Sarmizegetusa Regia: la capital de los dacios. Rumaniando. viajes por Rumania.