Satan Handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satan Handia, Carlos Latuff brasildar marrazkilariaren karikatura.

Satan Handia (persieraz شيطان بزرگ‎‎; Shaytân-e Bozorg), jihadisten ikuspuntutik, historiako une zehatz batean, bere bura Islamaren bozeramatzailetzat duen norbaiten ustetan islamdar fedea, herria eta interesen aurka doan herrialde, estatu edo pertsona deitzeko izendapena da. Iraganean, maiz Israelgo Estatuak izendapen hori jaso ohi zuen, baina gerora, beren burua Islamaren bozeramailetzat zutenek, AEBak islamadar munduko herrialdeen etsai nagusitzat jo eta izendapen horrekin deitzen hasi ziren, Gerra Santuaren aldekoek Israelek estatubatuar babesik ez balu, aspaldian garaitua izango zela uste baidute.

Satan Handiaz gain, une zehatz bakoitzeko egoera geopolitikoen arabera beste hainbat Satan Txiki ere izan dira, Sobietar Batasunetik hasi, bere ateismoa eta Afganistango okuzpazioa zela eta, Frantzia arte, Israeli emandako unea araberako babesaren ondorioz. Zenbait jihadistek erabiltzen duten pragmatismoa nabarmena da oso, esate baterako Afganistango Gerran, Satan Txikia zen Sobietar Batasuna garaitzeko asmoz, AEBetako Satan Handiarekin aliatzera iritsi baiziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]