Afganistango gerra (1979-1989)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Afganistango gerra (1979-1989)
Evstafiev-Soviet-soldier-Afghanistan.jpg
Sobietar soldadu bat zaintzaldian (1988)
Data 1979ko abenduaren 27a - 1989ko otsailaren 15a
Lekua Afganistan
Emaitza
  • Genevako hitzarmena (1988): afganiar garaipena.
  • Mujahidinen garaipen politikoa.
  • Sobietar armadaren erretiratzea.
  • Afganistango gerra zibilak jarraitu zuen
Gudulariak
Flag of the Soviet Union.svg Sobiet Batasuna
Flag of Afghanistan (1980-1987).svg Afganistango Errepublika Demokratikoa

Flag of Jihad.svg Mujahidinak:

Laguntzaileak
vora Pakistan
vora AEB
Flag of Saudi Arabia.svg Saudi Arabia
vora Iran
Flag of the People's Republic of China.svg Txina
Buruzagiak
Flag of the Soviet Union.svg Leonid Brezhnev
Flag of the Soviet Union.svg Juri Andropov
Flag of the Soviet Union.svg Konstantin Txernenko
Flag of the Soviet Union.svg Mikhail Gorbatxov
Flag of the Soviet Union.svg Dmitri Ustinov
Flag of the Soviet Union.svg Sergei Sokolov
Flag of the Soviet Union.svg Valentin Varennikov
Flag of the Soviet Union.svg Igor Rodionov
Flag of the Soviet Union.svg Boris Gromov
Flag of Afghanistan (1980-1987).svg Babrak Karmal
Flag of Afghanistan (1980-1987).svg Mohammad Najibullah
Flag of Afghanistan (1980-1987).svg Abdul Rashid Dostum
Flag of Afghanistan (1980-1987).svg Shahnawaz Tanai
Flag of Afghanistan (1980-1987).svg Mohammed Rafie
Flag of Jihad.svg Ahmad Shah Massoud
Flag of Jihad.svgAbdul Haq
Flag of Jihad.svg Ismail Khan
Flag of Jihad.svg Gulbuddin Hekmatyar
Flag of Jihad.svg Jalaluddin Haqqani
Flag of Jihad.svg Abdullah Azzam
Flag of Jihad.svg Amin Wardak
Indarra
Sobiet Batasuna:

Afganistango gobernua:

  • 40.000

Mujahidinak:

  • 120.000 – 270.000 gudulari denbora osoz
  • 150.000 gudulari denbora partzialez
Galerak
Sobietar soldaduak:
  • 14.453 hildako

Afganistango gobernua:

  • 18.000 hildako

Mujahidinak:

  • 75.000–90.000 hildako

Afganiar zibilak:

  • 600.000-2.000.000 hildako [2]

Afganistango gerra (1979-1989), Afganistango sobietar gerra ere deitua, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren armada eta mujahidinen arteko gatazka armatua izan zen, hamar urtez Afganistan hondatu zuena. SESB eta Ameriketako Estatu Batuak nahasirik baitzeuden, Gerra Hotzaren azkenetako krisitzat hartzen da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendetik aurrera Afganistan herrialde islamikoa izan zen. Mohammed Zahir Shah-ren erregealdian (1933-1973) Afganistango Alderdi Demokratiko Popularra (AADP), komunista, sortu eta indartuz joan zen. 1973ko uztailean Daud Khan lehen ministro ohiak monarkiari amaiera eman zion eta bere burua Afganistango Errepublikako lehenbiziko presidente izendatu zuen. 1978ko apirilean, estatu kolpe baten bitartez, AADPeko idazkari nagusi Nur Mohammad Taraki Kontseilu Iraultzaileko presidente eta Afganistango lehen ministro bihurtu zen. Erregimen komunista honen erabakiek talka egin zuten populazioaren gehiengoaren ohiturekin. 1978ko udan gobernuaren aurkako errebolta bortitzak hasi ziren. Urrian Kunar bailarako nuristaniak altxatu ziren eta matxinada beste talde etniko batzuetara laster zabaldu zen. Urte bereko abenduan Tarakik Sobiet Batasuna bisitatu zuen eta bi gobernuek elkarlan ekonomikoa eta militarra hitzartu zuten.

Sobietar inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar inbasioaren mapa

1979ko irailan, Taraki Habanan, Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren goi bileran zegoela, Hafizullah Amín lehen ministroak estatu kolpea jo zuen. Taraki irailaren 14an itzuli eta eraila izan zen. Aminek errepresio odoltsua abiatu zuen eta, atzerri politikan, Pakistan eta AEBren aldera lerratu zen.

1979ko abenduaren 27an Sergueï Sokolov buru zuten 50.000 sobietar soldaduk, 2.000 tanke eta 200 hegazkinekin Afganistan inbaditu zuten. Airez garraiatutako tropek Kabul okupatu zuten eta operazio berezietako (Spetsnaz) talde batek Amin hil zuen. Kontseilu Iraultzaileak Babrak Karmal jarri zuen presidente.

34 herrialde musulmanetako atzerri ministroek inbasioa gaitzetsi zuten eta "sobietar tropak berehala, urgentziaz eta baldintzarik gabe erretira zitezen" eskatu zuten.[3] NBEren Batzar Nagusiak inbasioaren aurkako protesta egin zuen ebazpen baten bidez[4]AEBek eta bere aliatu batzuek (Alemaniako Errepublika Federala, Kanada, Argentina, Japonia...) boikot egin zieten Moskuko 1980ko Udako Olinpiar Jokoei.

Afganiar erresistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamiat-e Islami-ko mujahidinak 1987an

Inbasioaren aurkako erresistentzia oso handia izan zen. Sobietar armadaren armamentuak ez zuen balio lurralde menditsu honetan afganiar mujahidinek erabiltzen zituzten gerrila-taktiken aurka. Inbasioak Umma osoa hunkitu zuen eta herrialde askotako musulmanek (aljeriarrek, filipinarrek, saudiarabiarrek, palestinarrek, egiptoarrek eta baita magrebtar jatorriko europarrek ere) mujahidinekin bat egin zuten. Hauek AEB, Pakistan, Saudi Arabia, Erresuma Batua eta Txinako Herri Errepublikaren laguntza zuten eta CIAk Cyclone operazioa antolatu zuen afganiar mujahidinak armaz hornitzeko.

Afganiar erresistentzian talde asko zeuden, etnia, erlijio eta joera politiko desberdinetakoak. Eskema orokorra horrelakoa izango litzateke[5]:

1984an Abdullah Yusuf Azzam eta Osama bin Ladenek Maktab al-Khidamat taldea sortu zuten, dirua eta mujahidin atzerritarrak biltzeko helburuz. Sobietarren aurkako gerran eragin txikia izan zuen baino geroago Al-Kaidaren aitzindaria izan zen.

Gerraren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko urteetan sobietarrek hiriak eta komunikazio ardatz garrantzitsuenak kontrolatzen zituzten baino herrialdearen zati handi bat mujahidinen eskuetan zegoen. Aldian behin sobietar armadak erasoaldiak egiten zituen erresistentziaren mendean zeuden lurraldeetan. Panjshir bailara estrategikoa, esate baterako, bederatzi aldiz erasotu zuten 1980 eta 1985 artean, baino ezin izan zuten menderatu. Pakistango mugan ere sobietar tropak etengabe jazarriak izaten ziren. Mendebalde eta hegoaldean egoera lasaiagoa bazen ere, Herat eta Kandahar hiriak beti egon ziren, neurri handi batean, erresistentziaren kontrolpean.

1985eko martxoan Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko agintaritzara heldu zen. Afganistango egoera ikusirik, urte bateko epean irtenbidea emateko exigitu zuen. Beraz tropa gehiago bidali zituzten, 108.000 izatera iritsiz, eta 1985 urterik odoltsuena izan zen. Hala ere, mujahidinek eutsi zieten eta, Ameriketako Estatu Batuek armaturik, herrialdearen zati handiena kontrolatzea lortu zuten.

1986an Mohammad Najibullah-ek Babrak Karmal ordeztu zuen Afganistango Errepublika Demokratikoaren agintaritzan. Sobietarren Mil Mi-24 helikopteroek eta ehiza-bonbardariek erresistentziaren gotorlekuak eraso zituzten. Hauek, ordea, FIM-92 Stinger lurretik airerako misil amerikarrez hornitzen hasiak ziren eta aireko nagusitasuna berdindu zen.

1988ko otsailan, Massoudekin hitzartutako su-etena baliatuz, Mikhail Gorbatxovek tropak erretiratzea erabaki zuen. 1989ko otsailaren 15ean, Genevako hitzarmena betez[7], sobietarrak Afganistandik irten ziren. Berehala mujahidinen eta gobernuaren armadaren arteko gerra zibila piztu zen. Hala ere, Najibullah-en erregimenak 1992 arte iraun zuen agintean.

Gerraren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estimazioen arabera milioi bat eta bi milioi afganiar artean hil ziren. Beste 5-10 milioik Iran eta Pakistanera ihes egin zuten (gerra aurreko biztanleriaren herena) eta 2 milioi herrialdearen barnean lekualdatuak izan ziren. 1,2 milioi afganiar (mujahidinak, gobernuaren armadakoak eta zibilak) elbarri gelditu ziren eta 3 milioi, zibilak nagusiki, zauriturik. Ureztatze sistemak oso kaltetuak izan ziren. Afganistango lurretan pertsonen aurkako 10-15 milioi mina gelditu ziren[8].
  • 1979ko abendutik 1989ko otsailera arte 620.000 sobietar soldaduk zerbitzatu zuten Afganistanen (aldi berean 80.000 eta 104.000 soldadu artean egoten ziren) eta azken ikerketen arabera 14.427 hil ziren. Armada gorriak 451 hegazkin (333 helikoptero barne), 147 gerra-gurdi, 1.314 gerra-ibilgailu eta 433 kanoi eta mortero galdu zituen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Afganistango gerra (1979-1989) Aldatu lotura Wikidatan