Edukira joan

Saurio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sauria» orritik birbideratua)
Saurio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaEotetrapodiformes
KlaseaReptilia
Baliorik ez Sauria
Gauthier, 1984

Saurio (Sauria) Squamataren barruko subordena bat da. Oraindik orain ez du onarpen osorik, nahiz eta The Reptile Databasek guztiz ontzat eman.

Itxuraz muskerraren antzekoak dira gehienak, gorputzez luzaranak, lau hankakoak eta isats-luzeak. Badira, hala ere, gorputz sendokoak (kameleoia), baita hankarik ez dutenak ere (anfisbenidoen familiakoak gehienak). Saurio batzuetatik besteetara alde handiak dira neurrian; Komodoko herensugea, esate baterako, 3,5 m luze izan daiteke eta gekoa 14 cm baino askoz luzeago ez da hazten. 16 bat familia biltzen dira subordena horretan. Horietan ezagunenak iguanidoak, agamidoak, lazertidoak, kameleontidoak eta baranidoak dira; saurio motarik ezagunenak, berriz, muskerra, kameleoia eta iguana dira.

Infraordenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]