Scallowayko gaztelua
Scallowayko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Shetlandak |
Kokapen fisikoa | South Mainland (en) |
Koordenatuak | 60°08′11″N 1°16′27″W / 60.1363°N 1.2743°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1599 (juliotar egutegia) |
Jabea | Patrick Stewart |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Scallowayko gaztelua (ingelesez: Scalloway Castle) Eskoziako Shetlandak uhartediko Scalloway herrian dagoen gaztelua da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1590an Patrick Stewart bihurtu zen Shetlandetako Lorda eta 1600 urtean Scallowayko gaztelua eraiki zuen, garai hartan hau baitzen uhartediko hiriburua. Lanak 1607 arte luzatu ziren. Andrew Crawford izan zen arkitektoa. 1609an shetlandarrak erregeari kexaka joan zitzaizkion Patrick Stewartek uharteak gobernatzeari utzi ziolako. Arrazoi honengatik eta beste batzuengatik Edinburghen gartzelaratu eta 1615ean exekutatua izan zen.
Gaztelua James Law Orkadetako Apezpikuaren eskutan gelditu zen 1612an. 1653an soldaduak ezarri ziren bertan eta XVIII menderako egoera kaskarrean zegoen. 1908an Historic Scotland erakundeak hartu zuen bere gain.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L itxurako oinarria duen gaztelua da. Dorre nagusiak 18 x 10 metroko oinarria dauka eta lau solairu ditu. Hego-mendebaldera 8 metrotako p`laza duen hegal bat dago.