Scent of a Woman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Scent of a Woman
Scent of a Woman logo.png
Jatorria
Argitaratze-data 1992
Jatorrizko izenburua Scent of a Woman
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa eta sarbide-bizipena
Iraupena 150 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York eta New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Martin Brest Itzuli
[[Kategoria:Martin Brestek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Bo Goldman
Giovanni Arpino
Dino Risi


Antzezlea(k)
Al Pacino
Chris O'Donnell
James Rebhorn
Gabrielle Anwar
Philip Seymour Hoffman
Bradley Whitford
Todd Louiso
Frances Conroy
Ron Eldard
June Squibb
Richard Venture
Nicholas Sadler
Anh Duong








[[Kategoria:Ron Eldardek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:June Squibbek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Richard Venturek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nicholas Sadlerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Martin Brest Itzuli
[[Kategoria:Martin Brestek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Ekoizle eragilea Ronald L. Schwary Itzuli
Edizioa Michael Tronick
William Steinkamp
Ekoizpen-diseinatzailea Angelo P. Graham Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Thomas Newman
Argazki-zuzendaria Donald E. Thorin
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Argumentu nagusia alkoholismo
Historia
Jasotako sariak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
65th Academy Awards
Nominazioak Film onenaren Oscar Saria
65th Academy Awards

Martin Brest

Zuzendari onenaren Oscar Saria
65th Academy Awards

Martin Brest

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
65th Academy Awards

Al Pacino

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
65th Academy Awards

Bo Goldman
Kanpo loturak

Scent of a Woman (euskaraz Emakumearen Esentzia) 1992ko Martin Brest estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Giovanni Arpino idazlearen Il buio e il miele (Iluntasuna eta Eztia) eleberrian oinarritua dago, era berean, hartan oinarritu zen 1974ean Dino Risik zuzendutako Profumo di donna (Emakumearen Perfumea) italiar filmaren berregokitzapena ere bada. Al Pacino eta Chris O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, azkenean bat irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Al Pacino). Hiru Urrezko Globo Saria ere irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charlie Simms (Chris O'Donnell) familia txiro bateko senidea den ikasleak unibertsitaterako prestaketa ikastetxe pribatu batean ikasteko beka bat jaso berri du.

Eguberrietan jaiotetxera itzultzeko hegaldia hartzeko dirua lortzeko asmoz, Charliek AEBtako ofizial erretiratua den Frank Slade (Al Pacino) teniente kolonela zaintzeko lana onartuko du: adin ertaineko gizon itsu eta ozpindua. Sladek New York hiria bisitatzea erabaki duenez, Charlie Simms bidai lagun izatea nahi izan du. Baina jada hasieratik kolonelak Charlieri oztopoak jarriko dizkio, gaztearen harekiko hurbiltze edo laguntze saiakerak zapuztuz eta aldi berean bizitza lezioa emanez.

Charliek Frank Slade tenientea New Yorken barna gidatzen duen bitartean, ikastetxean arazo handi bati aurre egin beharko dio, bere ikaskideek ikastetxeko zuzendaria dn Trask jaunari (James Rebhorn) gustu txarreko txantxa bat egin ondoren txantxaren ardura berari leporatu nahi baidiote. Arazoa txantxarn egileen nortasuna Charlie eta George Willis, Jr. ikaskideak (Philip Seymour Hoffman) bakarrik ezagutzen dutela da, azken hau ikastetxearen ongile edo diru-emailearen semea. Zuzendariak bi ikasleak ikastetxetik kaleratzeaz mehatxatuko ditu, Charlie abagune estuan jarriz, bere Unibertsitaterako sarrera gai onek baldintzatua izango dela adierazten baidio. Ikaslearen ezezkoak Trask zuzendaria sumindu eta ikasleari zintzoa izan edota ondoriok jsngo dituela aipatuko dio. Bidean, bai ikasleak nahiz ofizial erretiratuak gura duten aukera zuzena hautatuz lor dezaketela jabetuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]