Eskinko

Scincidae» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskinko
Blue-toungued skink444.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
Familia Scincidae
Gray, 1825
Azpibanaketa
Acontinae

Lygosominae
Scincinae (ziur asko parafiletikoa)

Eskinko (Scincidae) narrasti familia baten izen arrunta da, Scincomorpha infraordenaren barruan sailkatua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scincidaeren barruan dauden narrastiek gardatxo eta sugandilen antza dute kanpotik, baina berez espezie gehienek ez dute ia-ia leporik eta euren hankak erlatiboki txikiak dira. Genero batzuetan (adb. Typhlosaurus) ez dira aldakak agertzen. Beste genero batzuetan, adibidez Neoseps aldakak txikiak dira, aurreko hankarik ez dute eta 5 behatz baino gutxiago dituzte hanka bakoitzean. Espezie horietan euren mugimendua sugeen antzekoa da. Orokorrean, behatz luzeenak dutenek denbora gehiago pasatzen dute zuhaitzetan.

Eskinko gehienek isats luze bat dute, eta predatzaileek hartzen dituztenean aukera dute isatsa galtzeko. Gero berriro sor dezakete isatsa, baina ez da hasieran bezala geratzen inoiz. Beste espezie batzuek isatsa galtzen badute, ezin dute berreskuratu, hala ere.

Espezie batzuk txikiak dira. Scincelaren barruan dauden espezieak 7,5etik 14,5 zentimetrorako tamaina dute, erdia isatsa delarik. Gehienak, ordea, ertainak dira, isatsa kontuan hartu gabe 12 bat zentimetro. Corucia zebrata da ezagutzen den handiena, 35 zentimetroko gorputzarekin.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]








Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskinko Aldatu lotura Wikidatan