Edukira joan

Gardatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gardatxo
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaLacertidae
GeneroaTimon
Espeziea Timon lepidus
Daudin, 1802
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Gardatxoa (Timon lepidus), Iberiar penintsulan , Frantzia hegoaldean, Italia eta Afrika ipar-mendebaldean topatzen dugun Europako sauriorik handiena da.

Helduak oso handiak (20 cm muturretik uzkira);buztana kontuan izanik, guztira 60 cm eta gehiagoko luzera izan dezake. Gorputz sendoa eta buru bikaina eta zabala du. Larruazalak, berde-horixka koloreztatua, batzuetan grisa edo arrea, alboetan ozeloak deitzen diren orbain urdin nabarmenak ditu.

Itsas mailatik 1.000 metrotara Alpe eta Pirinioetan topatuta, idorrak diren eta zuhaixkak dituzten habitat eguzkitsuak hartzen ditu: baso irekiak, mahastiak, olibadi zaharrak eta toki harritsuak. Askotan oso zaratatsua izaten da sasitzaren artean mugitzen denean. Izutzen denean sasien artean (elorrietan, askotan),harri-piloetan, harrizko hormetan eta untxien gordelekuetan babesten da. Orojalea denez elikatzeko intsektu handiak, beste ornodun txiki (sugandilak, ugaztun txikiak) ehizatzen ditu. Batzuetan fruta ere jaten du. Udaberrian txorien kabietan lapurtzen du.

Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta kopularen bitartez barne-ernalketa burutzen du.Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren gardatxokumeak jaioko dira.

Gardatxoa penintsulako sauriorik handiena da. 60 cm-ra iristen da luzera osoan eta, salbuespen kasu batzuetan, 90 cm-ra iritsi da. Ale handiek 20 cm inguru neurtzen dute, muturretik kloakara; isatsa luzera osoaren ⅔ inguru da. Sendoa da eta gorputz-adar indartsuak ditu, azazkal indartsuz amaitzen diren bost hatsekin. Burua sendoa dute, batez ere arrek, eta plaka okzipital handia da bere ezaugarria. Bizkarreko ezkatak txikiak ditu eta ertz edo loditze txikiak dituzte; sabelaldeko ezkatak handiagoak eta leunak dira. Isatsarenak luzangak dira, karenatuta daude eta atzealderantz punta zorrotz batean amaitzen dira. Helduen bizkarreko kolorea, hori-berdexka da, beltzez erretikulatua; Alboetan, espeziearen ezaugarriak diren ozelo urdinak nabarmentzen dira. Sabela horixka uniformea du. Gazteak oliba antzeko kolore gehiago dute eta bizkarra eta alboak beltzez inguratutako orban horiz edo zurixkaz estalita dute, alboetan urdinak izan daitezke.

Karaktere bereizgarriak: ezkata okzipitala frontala baino zabalagoa. Helduek alboetan orban urdin nabariak dituzte.[1]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardatxoa oso azkarra, arina eta iheskorra da. Aterpea eta gune irekiak dituzten eremu zabalak okupatzen ditu normalean. Arrisku seinalerik txikienean, gizakiaren presentzia detektatzean, etab, gorde egiten da. Tamaina eta sendotasuna dela eta, oso deigarria da, azkar mugitzen bada, arreta handia erakartzen du. Jarraituz gero, ez du zalantzarik izaten; zuhaitz batera igo eta adar altuetan gordetzeko; batzuetan zuhaitzen puntako adarretan edo habia zaharretan eguzkitan egoten da, indar handia du eta neurri egokirik gabe eskuetan hartzen baduzu, hozka gogor egiten du, mina eraginez eta denbora luzez helduta eutsiz.

Udaberrian ondo sartuta gertatzen da estaltzea; arrak emearen buztanaren alboak eta oinarria hozka egiten ditu, eta estu eusten dio. Ernalketa barnekoa da. 15 bat arrautza emeak ezkutatzen ditu harriren baten edo zuhaitz-enbor baten azpian eta abandonatu egiten ditu. Gazteak irailean jaiotzen dira. Espezie honek, anfibioak eta gainontzeko narrastiak bezala ez die kasurik egiten erruteei edo jaio berriei, beraiek zaintzen baitira.

Gardatxoa orojalea da eta askotariko harrapakinez elikatzen da. Euren oinarrizko elikadura intsektuak, moluskuak, araknidoak, lur-zizareak, etab. Karraskari txikiak, hegaztiak eta txorien arrautzak ere harrapatzen ditu, baita sugandilak ere. Fruta azukredunak eta nektarra ere oso gustuko ditu. Bera, arranoen eta eguneko beste hegazti harrapari batzuen ohiko harrapakina da. Ehiza-espeziei kalte izugarriak eragiten dizkien ideia tradizionala baztertu egin da azken ikerketen ostean.

Banaketa, habitata eta estatusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardatxoa mediterraneo mendebaldeko jatorriko espeziea, hedapen zabalekoa inguru-mediterraneoan, penintsula osoa okupatzen du eta arraroa da Iberia hezean aurkitzea.

Gure lurraldean, Arabako hegoaldean, Mediterraneoko eskualdean bakarrik agertzen da, Ebro ibaiaren inguruan: Arabako Errioxan eta horren hego-mendebaldean. Ebro ibaiaren ertzetik doan zerrenda estu batean. 450 eta 520 metro bitarteko garaieran ikusi da, soro landuetan, lugorrietan eta mediterraneoko sastraketan.

Espezie honek lurraldean duen egungo egoera kritikoa da. Giza kontsumorako jasaten duen jazarpena eta okupatzen duen eskualdean ingurua aldatzearen ondorioz. Gardatxoen populazioak sakabanatuta daude eta haien kopurua oso txikia da. Egoera hobetzeko, eskualde honetan geratzen diren landaredi natural urrien kontserbazioa eta espeziea babesteko legedia beharrezkoa izango litzateke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 124 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak