Scornavacche
Scornavacche | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Ragusa |
Italiako udalerri | Chiaramonte Gulfi |
Eskualdea | Cataniako probintzia eta Ragusako probintzia |
Koordenatuak | 37°02′58″N 14°34′49″E / 37.0495°N 14.58033°E |
Altuera | 986 |
Historia | |
Garaia | K.a. VI. mendearen erdian |
Uztea | K.a. 280 |
Metropolia(k) | Chiaramonte Gulfi |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scornavacche kokalekuan, Chiaramonte Gulfi udalerrian, Ragusako probintzian, Dirillo ibaiaren ezkerraldeko muino batean kokaturik dagoena, indusketek, greziar Akrillai hiritik hurbil, zeramika ekoizpen gune helenistiko bat erakutsi dute. Sirakusak fundatu zuen, Sirakusa eta Gela arteko errepidean, K.a. VI. mendeko lehen erdian. K.a. 406an, kartagotarrek Scornavacche suntsitu zuten. Akragas eta Gela okupatu zituztenean. Sirakusak berreraiki zuen Timoleonen gobernupean, ekialdeko ordokira eramana, antzinako nekropoliaren eremua. Kartagotarrek, K. a. 280an, hiria berriro suntsitu zuten eta ez zen inoiz berreraiki.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago K.a. VI. mendeko hiri-planoren arrastorik, baina K.a. IV.-III. planoak kale paraleloen sistema bat du, eta horien gainean bloke angeluzuzenak irekitzen dira. Bloke horietako bakoitzak gela gutxiko etxeak ditu, barne-patio zabal baten inguruan kokatuta. Kale estuak blokeen artean doaz.
Hauetariko bartean, buztingileen gela bat, labe eta buztin biltegi batekin, non molde ugari dauden. Haue aktibo egon zen K.a. IV. mendearen bigarren erditik III. mendearen hasierara arte. Zeramika eta han egiten ziren figuratxo ugariak inguruko kokaleku indigenetara esportatzen ziren. Terrakoten artean Athena Erganeren[oh 1] estatuatxo bat dago eta kilix bat pintura beltz matean, ertz azpian idazkun bat grabatuta egosi ondoren. Inskripzioak Asklepiori eskainitako tenplu baten testigantza ematen du. Hainbat eragin ekoizpen honetan antzeman daitezke, zenbait moldek erakusten duten bezala, baita gnathiar estiloko eta irudi gorriko zeramikan ere. Eragin horiek Sirakusa, Akragas eta Italia hegoaldetik zetozen, Scornavacche, Sirakusatik Selinusera Gela eta Akragaserako bidean merkataritza gune bat zelako.
Aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indusketetan aurkitutakoa, Ragusako Scornavacche Iblear Arkeologia Museoan kontserbatzen dira. Erakusketen artean, metalezko erreminta batzuk nabarmentzen dira, eta, ezaugarriak kontuan hartuta, uste da zirujau batena zirela. Zeramikarako labeetako bat lehen aipatutako museoan jaso eta muntatu zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DI VITA, A. Di Vita (1956): Recenti scoperte archeologiche in Provincia di Ragusa, ArchStSir 2, 36-41 orr.
- DI VITA, A. Di Vita (1958): La penetrazione siracusana nella Sicilia sudorientale alla luce delle recenti scoperte archeologiche, Kokalos 2, 203-204 or.; 4 91-99; id., BdA (1959) 347-63.
- M. DEL CAMPO (1976): The Princeton encyclopedia of classical sites. Stillwell, Richard. MacDonald, William L. McAlister, Marian Holland. Princeton, N.J. Princeton University Press.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Artisten eta artisauen patroia