Scramasax
Itxura

Scramasax (aurregermanierazko schramme, "azaleko zauri" eta sahs "daga" hitzen lotunea) edo seax (antzinako ingelesezko aizto) Erromatar Inperioaren gainbehera osteko mendebaldeko Europa mendean hartu zuten germaniarrek (franko, saxoi, godo, eta abar) erabiltzen zuten arma zuria izan zen. VIII. eta XIII. mendeen artean bikingoek ere erabili zuten. 10 eta 50 zentimetro arteko luzera, punta zorrotz eta aho bakarra zuen.
Scramasaxak gizon libreen prestigiozko tresnak ziren[1]. Euskal Herrian lotuta daude baskoiekin, baina ez frantziskak bezain beste[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Underwood, Richard Allan. (1999). Anglo-Saxon weapons and warfare. Tempus ISBN 978-0-7524-1412-6. (kontsulta data: 2025-08-20).
- ↑ Pozo Flores, Mikel. (2016-11-08). Vasconia y los vascones de la crisis del Imperio romano a la llegada del Islam (siglos V-VIII). Evolución sociopolítica y génesis de la gens effera. (kontsulta data: 2025-04-13).