Sebei (herria)
Mota | etnia |
---|
Sebei herria hegoaldeko hizkuntza nilotikoen multzoko talde etniko bat da, Kenya mendebaldean, Uganda ekialdean, Tanzanian, Etiopian, Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi dena, baina nagusiki Ugandako eskualde batekoak izendatzen dituena. Sabiny ere esaten zaie, eta beren hizkuntzari Kupsabiny.
Sebei edo sabinyak Elgon mendiaren magaletan bizi da batez ere, Uganda ekialdean. 300.000 lagun inguru dira, eta 1.730,9 kilometro koadroko eremua hartzen dute Bukwo, Kween eta Kapchorwa barrutietan. Ahaidetza etnikoz eta hizkuntza Kalenjin herrien parte dira, eta kalenjin izen tipikoak dituzte deitura gisa. Beren lurraldeak Kenyako Errepublikarekin egiten du muga, non sei milioi kalenjin baino gehiago bizi diren.[1][2]
Sebei herriaren gehiengoa Uganda herrialdean bizi da, eta ez dira Ugandako populazioaren %0,6, baina hala ere atletismoko distantzia luzeko lasterketetan nabarmendu diren ugandarrak ohikoan Sebei dira, hala nola Joshua Cheptegei, Jacob Kiplimo edo Peruth Chemutai. [3][4] [5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Sebei people» artikulutik itzulia izan da, 2024-08-03 data duen 1238391023 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-08-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «The Sebei People and their Culture in Uganda» Go Visit Kenya.
- ↑ INTRA-ETHNIC RELATIONS AMONG THE SABAOT OF MT.ELGON, KENYA, 1945-2010. .
- ↑ (Ingelesez) Sebei People and their Culture. .
- ↑ Refugee Review Tribunal. .
- ↑ (Ingelesez) «Kalenjin Wilderness Hike. Hike Kalenjin wilderness on Mount Elgon» Inside Mount Elgon National Park (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).