Elgon mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elgon mendia
Mount elgon topo.jpg
Datu orokorrak
Garaiera4.321 m
Prominentzia2.458 m
Geografia
Koordenatuak1°7′7″N 34°31′35″E
Honen parte daRift Haran Handia
Estatu burujabe Kenya
District of KenyaBungoma District
Mendizaletasuna
Lehen igoera1911
Geologia
GaraiaMiozeno

Elgon mendia (ingelesez: Mount Elgon; maaz Ol Doinyo Ilgoon; Ugandan Masaba) itzalitako geruza-sumendia da, Uganda eta Kenya arteko mugan dagoena. Hegoaldeko mazelan dauden kobazulo handietan bizi zen Elgonyi herritik datorkio izena. Ekialdeko Afrikako sumendi bakartien artean handiena eta zaharrena da, 3.500 kilometro koadroko eremua hartzen baitu.

Elgon mendiak bost gailur nagusi ditu:

1896an, Charles William Hobley mendiaren inguruan ibiltzeko lehendabiziko europarra zen. 1911an, Kmunkek eta Stiglerrek Wagagai eta Koitobos gailurren lehenengo igoerak egin zituzten. Aurretik, 1890ean, F. Jackson, E. Gedge eta J. Martinek Sudek igo zuten.

Bere eskualdean zenbait ibaik dute arroa:

Eskualdeko herri nagusia Kenyako Kitale da. Bai Ugandan bai Kenyan Mount Elgon National Park bana dago ingurumena zaintzeko.

Elgon mendian badaude zenbait landare bitxiak : Ardisiandra wettsteinii, Carduus afromontanus, Echinops hoehnelii, Ranunculus keniensis eta Romulea keniensis hain zuzen ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]