Segenet Kelemu
Segenet Kelemu (Finote Selam, 1957 - ) botanikari etiopiarra da, landareen patologia molekularretan espezializaturik dagoena.
Nekazaritzaren mugatzaileak konpontzen aritu da Afrikan, Asian, Latinoamerikan eta Ipar Amerikan. 2013. urtean Itsektuen fisiologia eta ekologiaren Nazioarteko Zentruko (ICIPE) zuzendaria izendatu zuten[1] eta 2014. urtean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[2].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kelemu Etiopiako herrixka txiki batean jaio zen. Emakumezkoak ziren nekazaritzaz arduratzen zirenak eta 15 urte zituela otien izurri batek dena suntsitu zuen[3].Horrelakoak azterteko ikasketak egitea erabaki zuen orduan eta Addis Abebako Unibertsitatean onartua izan zen lehenengo emakumezkoa izan zen. Ikasketak amaitu ondoren Estatu Batuetara joan zen beka baten laguntzaz eta Montanako Unibertsitatean patologia eta genetikako masterra (1985), Kansaseko Estatu Unibertsitatean biologia molekularraren eta fitopatologiaren doktoretza (1989) eta Cornelleko Unibertsitatean doktoretza ondorengo ikerketa garatu zuen, patogenesian parte hartzen duten determinante molekularrak aztertuz.
1992an Kolonbiako Nekazaritza Tropikaleko Nazioarteko Zentrura joan zen eta 2007 artean bertan aritu zen lanean[4].
25 urtetan Ameriketan egon ostean Afrikara itzuli zen. Abeltzain Ikerketen Nazioarteko Institutuan (ILRI) sartu zen eta Iraultza Berderako Aliantza Afrikarraren (AGRA) zuzendariorde izendatu zuten[5].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Dr Segenet Kelemu, Director General and CEO of icipe appointed member of the National Science and Technology Council of Rwanda | icipe - International Centre of Insect Physiology and Ecology» www.icipe.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ «Cinco mujeres científicas ganan el Premio L'OREAL-UNESCO por sus descubrimientos» www.cibepyme.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ciencia. Noticias de última hora y reportajes» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «home» Alliance Bioversity International - CIAT 2024-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) DNLee. «You Should Know: Segenet Kelemu, Plant Pathologist» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).