Segobriga
| Segobriga | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Cuencako probintzia |
| Udalerria | Saelices |
| Eskualdea | Q18239230 |
| Koordenatuak | 39°53′06″N 2°48′48″W / 39.885102°N 2.813269°W |
![]() | |
| Historia | |
| Garaia | K. a. V. mendea |
| Uztea | K. o. XII. mendea |
| Kultura | Zeltiberiarrak, erromatarrak |
Segobriga (gaztelaniaz: Segóbriga) jatorriz antzinako hiri zeltiberiarra da, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuencako probintzia). Aztarnategi garrantzitsua, 1931ko ekainaren 3an Monumentu Nazional izendatutako Kultura Intereseko Ondasuna da gaur egun.
Caput Celtiberiae («Zeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera, eta Viriatok hartu zuen K.a. 140. urtean. Carthago Novako (Cartagenako) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian.[1] Harresiaren, anfiteatroaren eta lapis specularis lortzeko inguruko meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun;[2] baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.[3]
Sekobirikez edo Sekobirikes txanpona hiri honekin lotu ohi da, edo, hobe esanda, hiri erromatarra osatuko zuten indigenen aurreko kokalekuarekin.[4]
Toponimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren izena "segh/sego" erro zeltikoak eta "-briga" atzizkiek osatzen dute; beraz, izen zelta argienetako baten aurrean gaude.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Anfiteatroaren ikuspegia.
-
Termak.
-
Nekropoli baten ikuspegia.
-
Lucunda izeneko emakume esklaboari eskainitako hilarria.
-
Munius Octavius Novatusen estatua eta inskripzioa
-
Segobriga hiriko maketa Segobrigako Interpretazio zentruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, Rosario Cebrián. (2017). «"Segobriga, civitas stipendiaria" (Plin. HN 3.25). Nuevos datos arqueológicos sobre el urbanismo inicial de la ciudad» Gerión. Revista de Historia Antigua 35 (2): 471–489. doi:. ISSN 1988-3080. (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ Bernárdez Gómez, María José; Guisado di Monti, Juan Carlos. (2007). «Las referencias al 'lapis specularis' en la "Historia natural" de Plinio el Viejo» Pallas (75): 49–58. ISSN 0031-0387. (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Segóbriga – Parque Arqueológico de Segóbriga. (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ «Cecas celtibéricas» www.tesorillo.com (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Segobriga» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-11-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Parke Arkeologikoaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Segobrigari buruzko bideoa.

