Seguridad Social

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Seguridad Social
Seguridad Social 1.jpg
Zuzenean 2005ean
Datuak
Jatorria Benetússer-Alfafar
Musika mota Rock, Ska
Urteak 1982 - gaur egun
Taldekideak
José Manuel Casañ (ahotsa)
Rafa Montañana (bateria)
Javi Vela (baxua)
Aristides Abreu (gitarra)
Lehengo taldekideak

Rafa Villalba (bateria)
Emilio (baxua)
Alberto Tarin (gitarra)
Santiago Serrano (gitarra)
Javier Forment (bateria)
Cristóbal Perpinyá (gitarra)
Julián Nemesio (bateria)
Informazio gehigarria
MusicBrainz facc27a0-b02b-4f20-b2c5-1e7f8e732952
www.seguridadsocial.ws

Seguridad Social 1982an José Manuel Casanyk Valentziako erkidegoko Benetússer herrian sortutako punk skatalitiko estiloko musika talde bat da. Taldea Movida Madrileña eta espainiar rockaren erreferente bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seguridad Social taldea Valentziatik gertu dagoen Benetússer herrian errotu zen, non José Manuelek Santiago Serrano ezagutu zuen. Urte batzuk beranduago, beste bi musikarirekin euren lehen taldea osatu zuten, "Paranoicos" izenekoa.

Soldadutzaren ondorioz taldea banandu egiten da, Casany eta Serrano "Seguridad Social" bezala berbataiatzen dira, musikari berriak bilatzen dituzte eta 1982an Espainiako talderik emankorrenetako bat abian jartzen dute. Hasieratik sortuko ziren euren karrera osoan kontzertuetan ohikoak izango ziren pasioa eta grina. Handik gutxira Madrilen "Punk? Que Punk?" eta "Navidades Radiactivas" errekopilatorioetarako grabatzen dute.

1983an José Manuelek soldadutza bete behar izan zuen, aurretik Citra disketxearekin sinatuz. Euren lehen maxia grabatu zuten, José Manuelek ahotsak jarriz soldadutzako baimen batean.

Hurrengo singlea, "Comerranas" izenekoa, 1984an grabatzen da, euren lehen abesti arrakastatsua eta taldearen lehen etapako abestirik ezagunenetako bat izango zena. Jarraian, "En desconcierto" grabatzen dute, LP oso anbiziotsu bat, euren debuta izanagatik zuzenean grabatua dagoena. Benidormeko Nazioarteko Kantu Jaialdian parte hartzen dute faborito izanik, eta, irabazterik lortu ez zuten arren, ez ziren oharkabean pasatu, herrialde osoan kontzertu askotarako kontratatuak izanez. 1987an "La explosión de los pastelitos de merengue" grabatzen dute, beti bezain sendoa den soinu batekin, reggaearen edo soularen eraginekin eta José Manuelen ahotsa nabarmenduz.

Taldea sendotzeko eta egonkortasun profesionala lortzeko itxaropenarekin "Vino, tabaco y caramelos" diskoa grabatzen dute, "Que te voy a dar" edo "Todo por el aire" bezalako abestiak nabarmenduz, non Bruno Lomasek ere lan egiten duen, norekin, beranduago, Valentzian eta Alacanten jendetza bilduko zen kontzertuak konpartituko zituzten.

1990eko "Introglicerina" diskoan Andy Wallace dute ekoizle, eta kutsu heavieagoa duen lan bat da. Lan hau Frantzian ere argitaratzen da, non Espainiako antzeko salmentak lortzen dituen. Une honetan taldean barne gatazkak sortzen dira, José Manuelek bere burua taldeari eragiten dioten erabaki guztien antolatzaile bezala izendatuz kitatzen duen tirabira bat hasiz.

Etapa berri baten hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko taldekideek taldea utzi ondoren Casanyk Seguridad Social talde berria abian jarri zuen, jende gehienak oroitzen dituen abestiena: Rafa Villalba baterian, Emilio Docena baxuan, Alberto Tarín gitarrarekin eta José Manuel Casany abeslari bezala. Bilduma berria 1991n merkaturatzen da "Que no se extinga la llama" izenburuarekin eta Vicente Sabaterrek ekoitzia. Disko honetan erritmo latinoagoetarako eta mestisaiarako aldaketa bat gertatzen da, non taldearen historian aurreko eta ondorengo bat ezarriko zuen abesti bat agertzen den, "Chiquilla", halakoak denbora askoan behin bat baino agertzen ez direlarik. Bilduma honekin urrezko diskoa lortu zuten, eta Espainian zehar bira amaigabeak hasi ziren, Frantzia eta New Yorkera ere iritsiz.

"Furia Latina" 1993an da argitaratzen duten hurrengo bilduma, Los Angelesen K. C. Porterrek ekoitzia, non biretan zehar eginiko bidaien ondorioz latindar eraginak ikus daitezkeen. Disko honetan "Quiero tener tu presencia" edo "Mi rumba tarumba" bezalako abestiak nabarmentzen dira, azken hau Peretekin telebista saio batean topo egin (1992ko ekainak 5ean, espainiar telebista autonomikoak biltzen dituen CIRCOMen galan) eta honekin elkarrizketa luze bat izan ondoren idatzia. José Manuelek honi buruz honakoa esan zuen: "Hurrengo egunean goizeko seietan esnatu nintzen, idazten jarri nintzen eta hortik irten zen "Mi rumba tarumba".

Denbora luzez eskenategi gainean euren kontzertuen energia frogatzen eman ondoren, zuzeneko bilduma bikoitz bat grabatu zuten, bi disko single bezala grabatuak, "Compromiso..." eta "...de amor" izenekoak, euren azken diskoetako abestiak abestuz, euren lehen arrakastetako batzuk izan ziren "Comerranas" edo "Condenado a vivir"rez gain. 1995ean latinoamerikar merkatuan euren abesti handiak zituen errekopilatorio bat argitaratu zuten, "Un beso y una flor" izenekoa, bere garaian Nino Bravok abestu zuen eta Seguridad Socialek bere esparrura daraman abestia.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudiozko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1985 - Solo para locos
  • 1987 - La explosión de los pastelitos de merengue
  • 1988 - Vino, tabaco y caramelos
  • 1990 - Introglicerina
  • 1991 - ¡Que no se extinga la llama!
  • 1993 - Furia latina
  • 1995 - Un beso y una flor
  • 1997 - En la boca del volcán
  • 1999 - Camino vertical
  • 2000 - Va por ti
  • 2003 - Otros mares
  • 2005 - Puerto escondido
  • 2009 - Clásicos del futuro. 2 CD's
  • 2011 - El mundo al día en 80 vueltas

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002 - Grandes éxitos. Gracias por las molestias. CD + DVD
  • 2007 - 25 años de Rock & Roll. 2 CD + DVD

Zuzenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1984 - En desconcierto
  • 1994 - Compromiso de amor. 2 CD

Maketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1982 - Konsspiración

Single eta maxiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1983 - Eres una estúpida
  • 1984 - Comerranas
  • 1984 - No es fácil ser dios
  • 1986 - Las chicas del mañana
  • 1987 - El tuerto es el rey
  • 1988 - Esto no es una canción
  • 1989 - Que te voy a dar
  • 1990 - 1,2,3, mueve los pies / El ritmo de apostar
  • 1990 - Acción / Blanca
  • 1990 - Jaleo real / Salvaje
  • 1991 - ¡Ay Tenochtitlan!
  • 1991 - Chiquilla
  • 1991 - Solo tú
  • 1991 - No verte más
  • 1992 - ¡Que no se extinga la llama!
  • 1992 - Me siento bien
  • 1992 - Mi rumba tarumba
  • 1993 - El viajero
  • 1993 - Quiero tener tu presencia
  • 1993 - Mi niña
  • 1994 - Comerranas directo
  • 1994 - Acción directo
  • 1994 - Chiquilla directo
  • 1994 - Controla tus yo-yós / Los pingüinos están helaos
  • 1995 - Oye como va
  • 1995 - María Manuela
  • 1997 - Corazón sin dirección
  • 1997 - Acuarela
  • 1997 - Sentado en la boca de un volcán
  • 1998 - Un beso y una flor
  • 1998 - Calle el hombre y ladre el perro
  • 1999 - El ritmo del corazón
  • 1999 - Skabanana
  • 2000 - Ven sin temor
  • 2000 - La locura de vivir
  • 2001 - Botas de siete leguas
  • 2001 - Codo con codo
  • 2002 - Muchachachá
  • 2003 - Calavera
  • 2004 - Regálame tu sonrisa María
  • 2004 - Esto no es otra canción de amor desesperado
  • 2005 - A tontas y a locas
  • 2005 - El mundo
  • 2006 - A toro pasao
  • 2006 - El sabio
  • 2008 - Quiero tener tu presencia (Versión Mediterránea)
  • 2009 - Achilipú
  • 2010 - Gloria
  • 2011 - Poco que me das
  • 2012 - Mar de fondo

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Energía mental - 1984
  • 2. Condenado a vivir - 1986
  • 3. Que Te Voy A Dar - 1989
  • 4. Acción - 1990
  • 5. Chiquilla - 1991
  • 6. ¡Ay Tenochtitlán! - 1991
  • 7. Me Siento Bien - 1993
  • 8. Quiero Tener Tu Presencia - 1993
  • 9. María Manuela - 1995
  • 10. Corazón Sin Dirección - 1997
  • 11. Acuarela - 1997
  • 12. Calle El Hombre Y Ladre El Perro - 1998
  • 13. El Ritmo Del Corazón - 1999
  • 14. Skabanana - 1999
  • 15. Muchachachá - 2002
  • 16. Calavera - 2003
  • 17. Regálame Tu Sonrisa, María - 2004
  • 18. Esto No Es Otra Canción De Amor Desesperado - 2004
  • 19. A Tontas Y A Locas - 2005
  • 20. El Mundo - 2006
  • 21. A Toro Pasao' - 2008
  • 22. Achilipú - 2009
  • 23. Gloria - 2010
  • 24. Poco Que Me Das - 2011
  • 25. Mar De Fondo - 2012

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]