Sekzio ikur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sekzio-ikurra, sail ikurra, paragrafo ikurra, atal-ikurra... Gehien bat Sekzio, edo Atala hitza ordezkatzeko erabiltzen den karaktere tipografikoa da. >> 3. atala bezala irakurri ohi da.

 

Sekzio-ikurra, sail-ikurra, atal ikurra, paragrafo ikurra, S bikoitzaren karakterea, § karakterea, karaktere tipografiko bat da, dokumentu formaletan erabili ohi dena. Atal bateko banakako zenbaki-sekzioak adierazteko erabiltzen da; maiz erabiltzen da lege-kode baten atalak aipatzen direnean.[1] Sekzioaren sinboloa, sekzioaren marka, S bikoitza ere deitu izan zaio.[2][3]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriako Justizia Ministerio Federalaren logotipo zaharra

Sekzio-ikurra sarritan erabiltzen da legezko testuetan atal bati aurkezpena egiteko. Adibidez, ingelesez ohikoa den Bluebook estiloan, "Estatu Batuetako Kodearen 580p ataleko 16. titulua" "16 U.S.C." § 580(p)" bihurtzen da.[4] § karakterea erabiltzen da sekzio edo atal hitzaren balioarekin.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekzioaren ikurrerako bi jatorri aipatu dira: ziur aski, bi S gliforen (latinezko signum sectiοnis-etik) konbinazioak eratutako lotura bat da.[5] Aditu batzuek, ordea, azalpen horren eszeptikoak dira.

Batzuek teorizatu dute greziera zaharraren, antzinako grezieraren πράγρρροος-en (paragrafoak) egokitzapena dela § karakterea.

Ikurraren forma modernoa, esanahi modernoarekin, XIII. mendetik erabiltzen da. 

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Scilicet (Latinetik zuzenean mailegatuta nazioartean erabiltzen den hitza; scīlicet: "uler daiteke")[6][7]; testu ilun bat edo anbiguotasun bat azaltzean erabiltzen da, edo falta den hitz bat, arriskuak hartuz, ematerakoan erabiltzen den hitza. Batzuetan § marka erabiltzen da scīlicet hitza ordezteko, scīlicet adierazteko, baina gehiagotan honako laburdura hauek: scil., sc., sl., < (Latinez) sci(re) licet.
  • Sekzio (tipografia).
  • Paragrafo zeinu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Standler, Ronald M.. (2004). Legal Research and Citation Style in USA. .
  2. Radoeva, Krista. (2017-01-12). The section sign. Monotype Imaging.
  3. Butterick, Matthew. Butterick's Practical Typography: Paragraphs and Section Marks. .
  4. (Ingelesez) Guides: Bluebook Guide: Federal Statutes. Georgetown University Law Library August 9, 2018.
  5. Radoeva, Krista. (2017-01-12). The section sign. Monotype Imaging.Radoeva, Krista (2017-01-12). "The section sign". Punctuation series. Monotype Imaging. Retrieved 2020-07-19.
  6. (Italieraz) Scilicet. 2020-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  7. (Ingelesez) «Definition of SCILICET» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]