Selenge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Selenge

Selenga2.jpg


Selenge Ulan-Udetik gertu
Bertako izena Сэлэнгэ мөрөн (mon) Сэлэнгэ гол (bu) Селенга́ (ru)
Kokapena  Mongolia
 Errusia
Luzera 992 km
Arroa 447.000 km²
Emaria Kabansk: 933,9 m³/s
Iturburua Ider eta Delgermörön ibaien bilgunea.
Ibai ahoa Baikal aintzira
Selengerivermap.png

Selenge[1] (mongolieraz: Сэлэнгэ мөрөн, Selengue mörön; errusieraz: Селенга, Selengà; buriateraz: Сэлэнгэ гол, Selengue gol edo Сэлэнгэ мүрэн, Selenge müren), Erdialdeko Asiako ibai luzea da, Mongolia eta Errusiatik igarotzen dena. 992 kilometroko luzera (1024 km beste iturri batzuen arabera[2]) eta 447.000 km²ko arroa ditu.

Mongoliako eta Errusiako Buriatiako ibai nagusia da. Mongolian du iturburua, Ider (452 km) eta Delgermörön (445 km) ibaien bilgunean, eta Ulan-Ude hiria alderik alde igaro ondoren Baikal aintzirara isurtzen da. 680 km²ko delta eratzen du aintzira horretan. Orkhon du adar nagusia. Ontziz ibil daiteke Sühbaatar-eraino, apiriletik azarora arte[3].

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selengeren emaria 28 urtez, 1970-1997 bitartean, neurtua izan da Kabansken, ahotik 43 kmra[4]. Puntu horretan drainatutako eremuak 445.000 km² ditu, arro osoaren %99. Urteko batez besteko emaria 933,9 m³ segundokoa da. Emari handiena abuztuan du (2202,6 m³/s) eta txikiena otsailean (106,8 m³/s).

Selenge ibaiaren batez besteko emariak (/s) Kabansken neurtuak
Datuak: 1970 eta 1997 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selenge Aldatu lotura Wikidatan