Sentinelera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sentinelera
Schematic Map of Andamanese Languages & Tribes.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua  India
Eskualdea Ipar Sentinel uhartea
UNESCO sailkapena 5: arrisku kritikoan
Alfabetoa baliorik ez
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 std
Ethnologue std
Glottolog sent1241
UNESCO 1363
IETF std
Endangered
Languages Project

5420

Sentinelera Indiako Ipar Sentinel uharteko sentineldar aborigenek hitz egiten duten sailkatu gabeko hizkuntza ezezagunari eman zaion behin-behineko izena da. Oso gutxi ezagutzen da sentineldarrei eta euren hizkuntzari buruz; izan ere, bere oldez gainerako mundutik erabat bakarturik bizi dira eta uhartea pertsona arrotzengandik babesten dute.[1]

Sentinelera galzorian dagoen hizkuntzatzat hartzen da uharteko biztanle kopuru apala dela eta.[2]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste da uhartetarrek hizkuntza bakarra hitz egiten dutela eta hori andamandar hizkuntza familiakoa izan litekeela. Inguruko beste lurraldekin aurkitu diren kultura eta teknologia antzekotasunak oinarri hartuz, jarawa hizkuntzaren ahaidea izan litekeela irizten da. Hala ere, jarawazko hitzak eta keinuak erabiliz sentineldarrekin harremanetan jartzen saiatu ziren bi espediziok huts egin zuten, hauek ez baitzieten hitzik ulertu.[3]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elgeta, Jon. (2019-01-05). «Erreportajea: Indian isolaturik» Gara Noiz kontsultatua: 2019-02-07.
  2. (Ingelesez) Moseley, Christopher. (2010). Atlas of the World’s Languages in Danger. (3. argitaraldia) Paris ISBN 9789231040962..
  3. Enumeration of Primitive Tribes in A&N Islands: A Challenge. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-12-11) Noiz kontsultatua: 2019-02-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]