Ipar Sentinel uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ipar Sentinel Uhartea
North Sentinel Island
 India
North Sentinel Island.jpg
120x90px 75x75px
Administrazioa
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakAndaman eta Nicobar uharteak
Geografia
Koordenatuak 11° 33′ N, 92° 15′ E / 11.55°N,92.25°E / 11.55; 92.25Koordenatuak: 11° 33′ N, 92° 15′ E / 11.55°N,92.25°E / 11.55; 92.25
India Andaman and Nicobar Islands location map.svg
Azalera 59.67 km²
Demografia
Biztanleria 400 baino gutxiago, 2011ko zentsoan 44 aipatzen dira.[1] bizt. (2011)
Dentsitatea 5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+05:30 eta Indian Standard Time Itzuli
http://www.and.nic.in/

Ipar Sentinel uhartea (ingelesez North Sentinel Island) Indiako ozeanoan Andaman artxipelagoan dagoen uharte txiki bat da: 60 km² ditu eta 8 km-ko zabalera. Administratiboki Indiako gobernu agindupean dago baina praktikan hango bizanteek ez dute inongo loturarik estatu horrekin; berez, uhartea oso ospetsua egin da bertako biztanleek kanpotik etorritako inor onartzen ez dutelako eta, ondorioz, arazo ugari sortu direlako.[2] Hego Sentinek uhartea 60 kilometrotara dago eta ez ditu ezaugarri hauek.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bengalako golkoaren ekialdean kokatuta, Ipar Andaman uhartetik gertu dago. Uhartearen esplorazioa ezinezkoa izan da orain arte behintzat zeren eta bertakoek joaten diren guztiei eraso egiten dietelako. Ingurua ikertzeko modu bakarra zerutik izan da. Uharteak, bestetik, oihan trinkoa du eta Koralezko uharriz inguratuta dago. Uharri horiek, 2004ko lurrikararen ondorioz, aldatu ziren: uhartea altxatu zen eta uharriak lehorrean gelditu ziren, horrela irlaren tamaina handituz. Ez dauka porturik.

Demografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Sentinel uhartean sentineldarrak bizi dira, tribu bertatiarra. Diruedienez larru beltza dute eta ez dira oso handiak. Estimazioen arabera 50 eta 400 arteko populazioa izan daiteke, Talde hau erabat isolaturik bizi da eta ez ditu harremanak ezta inguruko uhartetako jendearekin. Esan daiteke egungo zibilizaziotik kanpo bizi den azkenetariko giza-taldea dela.[3] Isolamendu horrek bertakoentzat arriskutsua izan daiteke zeren eta mundu osoan zabalduta dauden gaixotasun askorekin ez dute kontakturik izan eta izatea larria izan zitekeela. Horregatik Indiako gobernuak seguritate gerriko bat ezarri dio uharteari.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Sentinel uhartea Aldatu lotura Wikidatan