Serge Golovine
Serge Golovine | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Monako, 1924ko urriaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Boulogne-Billancourt, 1998ko uztailaren 31 (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claude Bessy |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Julia Sedova (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta pedagogoa |
Lantokia(k) | Monte-Carlo Paris eta Geneva |
![]() ![]() |
Serge Golovine (Monako, 1924ko urriaren 30a - Paris, Frantzia, 1998ko uztailaren 31) ballet-dantzaria izan zen. Julia Sedova, Alexandre Volinine, Olga Preobrajenska eta beste zenbaitekin egin zuen dantza haurtzaroan eta gaztaroan. 1941ean Montecarloko Operako Balletean hasi zen eta Parisko Operan 1947an. Cuevasko Markesaren Konpainian aritu zen ondoren, hura hil zen arte (1962). Konpainia horretan egin zen famatua, batez ere Basoko loti ederra dantzatuz, Rudolf Nureievekin. Bere Konpainia sortu ondoren (hilabete batzuk bakarrik iraun zuen), Genevako Antzoki Handiko ballet-irakasle izan zen (1964-1969), eta ondoren bere Eskola propioa eratu zuen Genevan bertan. Parisko Operako Balletean irakatsi zuen 1981etik 1997ra. Antzoki horretantxe dantzatu zuen azkenekoz (1975) bere obra gogokoena: Petrouchka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.