Edukira joan

Sergei Ridzik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergei Ridzik

(2015)
Bizitza
JaiotzaMontxegorsk1992ko urriaren 25a (32 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaRussian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Jasotako sariak
Graduapraporshchik (en) Itzuli

Facebook: serega.ridzik VK: id138718279 Edit the value on Wikidata

Sergei Sergeievitx Ridzik (errusieraz: Сергей Серге́евич Ридзик, Monchegorsk, Murmanskeko oblasta, Errusia, 1992ko urriaren 25a[1]) estilo askeko eskiatzaile errusiarra da. 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Errusiako Olinpiar Kirolari Independenteekin lehian, brontzezko domina irabazi zuen eski-krosean[2]. Lorpen hori, 2022ko Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetan errepikatu zuen.

Ridzik eskiatzaile alpinoa zen, baina, 2011n, eski askera aldatu zen. Ez zen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu, eta, Olinpiar Jokoen ondoren, larri zauritu, eta ezin izan zen hainbat hilabetez lehiatu[3]. 2017ko abenduaren 15ean, Munduko Kopako lasterketa bat irabazi zuen, Montafonen, Olinpiar Jokoen aurretik irabazi zuen bakarra[4].

Ondoren, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen, eta final handira iritsi zen, non, dominak lortzeko, lau kirolari lehiatu ziren. Finaletan, Ridzik Kevin Druryrekin talka egin, eta biak erori egin ziren. Ridzik-ek zutitu, eta hirugarren egin zuen, brontzezko domina lortuz (gero, Drury kanporatua izan zen)[5][6]. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Pekinen (Txina), ROC taldea ordezkatuz, parte hartu zuen, eta brontzezko domina eskuratu eski krosean[7][7]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Nazioarteko lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (Hego Korea Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina Eski krosa
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 3. postua, brontzezko domina Eski krosa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Freestyle Skiing World Cup - Ski Cross. International Ski Federation.
  2. Results - Men's Ski Cross Big Final. 2018 Winter Olympics Official Website 21 February 2018.
  3. (Ingelesez) Sergey Ridzik. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  4. Freestyle Skiing World Cup - Ski Cross. International Ski Federation."Freestyle Skiing World Cup - Ski Cross". International Ski Federation. Retrieved 21 February 2018.
  5. Txantiloi:Russian Ivanov, Vladimir. (21 February 2018). Сергей Риздик: Когда бронза – это обидно. Sport Express.Ivanov, Vladimir (21 February 2018). "Сергей Риздик: Когда бронза – это обидно" (in Russian). Sport Express. Retrieved 21 February 2018.
  6. Horsefield, Izzy. (21 February 2018). «Winter Olympics 2018: Skiers crash in MID-AIR in shocking moment in gold-medal race» Express.
  7. a b (Gaztelaniaz) Serguéi Ridzik. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]