2022ko Neguko Olinpiar Jokoak
Neguko 2022ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXIX Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXIVes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXIV. edizioa izan zen. Txinako hiriburu den Beijingen egin zituzten jokoak, 2022ko otsailaren 2tik otsailaren 20ra arte. Beijing, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu izanik, Udako zein Neguko Olinpiar jokoak antolatu dituen munduko lehen hiria bilakatu zen.
Hautaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beijing 2015eko uztailaren 31an aukeratu zuten egoitza bezala Kuala Lumpurren egin zuten kongresu batean.[1] Txinarentzat lehen neguko jokoak izan ziren. Hala ere, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen, hain zuzen ere Beijingen bertan.
2022rako egoitza bozkaketa emaitzak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Hiria | Herrialdea | 1. bira | |||
Beijing | Txina | 44 | |||
Almaty | Kazakhstan | 40 |
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]109 domina-ekitaldi burutu ziren 15 kiroletan.
- Abiadura-patinajea (14)
- Akrobaziazko eskia (13)
- Alpetar eskia (11)
- Biatloia (11)
- Bobsleigh (4)
- Curling (3)
- Eski-jauzi (5)
- Iraupen-eskia (12)
- Izotz hockeya (2)
- Konbinatu nordikoa (3)
- Luge (4)
- Patinaje artistikoa (5)
- Pista motzeko abiadura-patinajea (9)
- Skeleton (2)
- Snowboarding (11)
Egoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost izotz kirol Beijingo hirigunean burutuko dira, 2008ko udako jokoetan erabilitako azpiegiturak berrerabiliz. Snowboarding "big air" ekitaldia ere hiriko Shijingshan barrutian egingo da. Luge, bobsleigh eta alpetar eski ekitaldiak Xiaohaituo mendialdean egingo dira, Yanqing konderrian, Beijing erdialdetik 90 kilometrotara. Gainontzeko eski ekitaldiak Taizicheng inguruan egingo dira Zhangjiakou-n, Beijing erdialdetik 220 kilometrotara.
Beijingo gunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beijingo parke olinpikoa:
- Beijingo Nazio Ur-Zentroa: curlinga
- Beijingo Nazio Estadio Estalia: izotz hockeya
- Beijingo Nazio Estadioa: irikiera eta itxiera ekitaldiak
- Abiadura Patinajeko Obalo Nazionala: abiadura-patinajea
Banakako egoitzak:
- Hiriburuko Estadio Estalia: patinaje artistikoa, pista motzeko abiadura-patinajea
- Wukesong Estadioa: izotz hockeya
- Shijingshan barrutia: snowboarding-a (big air)
Yanqingo gunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xiaohaituo Alpetar Eski Gunea: alpetar eskia
- Xiaohaituo Bobsleigh eta Luge Bidea: bobsleigha, luge-a eta skeletona
Zhangjiakouko gunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kuyangshu Biatloi Gunea – iraupen-eskia, konbinatu nordikoa
- Kuyangshu Eski-jauzi Gunea – eski-jauzia, konbinatu nordikoa
- Hualindong eski-estazioa – biatloia
- Genting eski-estazioa – snowboarding-a (slopestyle, halfpipe), akrobazioazko eskia
- Taiwu eski-estazioa – snowboarding-a (krosa), akrobaziazko eskia
- Wanlong eski-estazioa – snowboarding-a (slalom paraleloa)
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]* Antolatzailea
Rankinga | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Norvegia | 16 | 8 | 13 | 37 |
2 | Alemania | 12 | 10 | 4 | 26 |
3 | Txina* | 9 | 4 | 2 | 15 |
4 | Ameriketako Estatu Batuak | 8 | 10 | 7 | 25 |
5 | Suedia | 8 | 5 | 5 | 18 |
6 | Herbehereak | 8 | 5 | 4 | 17 |
7 | Austria | 7 | 7 | 4 | 18 |
8 | Suitza | 7 | 2 | 6 | 15 |
9 | ROC | 6 | 12 | 14 | 32 |
10 | Frantzia | 5 | 7 | 2 | 14 |
11–29 | Besteak | 23 | 39 | 48 | 110 |
Guztira (29 herrialdea) | 109 | 109 | 109 | 327 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Beijing to host 2022 Winter Olympics and Paralympics» BBC 2015-7-31.
- ↑ Olympic Medal Table. olympics.com.