Sergio Pereira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergio Pereira

Bizitza
JaiotzaPasaia, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
sergiopereirazumalakarregi.blogspot.com.es

Sergio Pereira Zumalakarregi (Pasaia, 1979-) gaztelaniaz idazten duen idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sergio Pereira Pasaian jaio zen 1979an. Irakurle sutsua izan da gaztetatik eta literatura, historia eta bere herria ditu zaletasun bizi bezala. Interruptus izeneko antzerki talde amateurean aritu da zenbait urtez.

Ipuinak eta kontaera laburrak idazten hasi zen eleberrira pasa aurretik. La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014), bere lehen eleberri argitaratua, Donostia eta Pasaia artean girotzen da gerraosteko garaian. Lan hau Euskadi Literatur Sariarako finalisten artean izan zen 2015ean, gaztelerazko nobelen artean[1][2].

Bigarren eleberria El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017) izan da. XVI. mendean girotzen da, San Juan itsasontziak Terranovara egin zuen bidaia oinarritzat hartuta. Pasaian, Albaola Itsas Kultur Faktorian, baleontzi honen errepika egiten ari direla eta bururatu zitzaion nobela[3].

2019n La bahía bajo la niebla argitaratu du, berriz ere 80ko hamarkadako Donostian eta inguruko herrietan girotua. Honakoan, intriga eta misterioa ditu ardatz[4][5].

La maldición de los inocentes (Universo de Letras, 2021) eleberri beltza da, XIX. mendearen bukaeran Bilbon kokatua[6].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014)
  • El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017)
  • La bahía bajo la niebla (Círculo Rojo, 2019)
  • La maldición de los inocentes (Universo de Letras, 2021)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sergio Pereira: ACERCA DEL AUTOR» Sergio Pereira (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  2. «Sergio Pereiraren 'La Memoria de las sombras', Euskadi Literatura Sarirako hautagai» Oarsoaldeko Hitza 2015-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Sergio Pereira sitúa su segunda novela en la nao San Juan» diariovasco.com 2017-04-11 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Sergio Pereira presenta su última novela, 'La bahía bajo la niebla'» El Diario Vasco 2020-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  5. (Gaztelaniaz) La bahía bajo la niebla - diciembre 2019 - Editorial Circulo Rojo. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  6. «Sergio Pereirak “La maldición de los inocentes” bere eleberria aurkeztuko du lau barrutietan - Berria» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).