Seven (filma)
Seven edota Se7en (euskaraz: «Zazpi») 1995eko suspentsezko thriller bat da, David Fincher estatubatuar zinema zuzendariarena. Generoari dagokionez, zinema beltzaren, psychothrillerraren eta buddy moviearen artean dago. Gidoigilea Andrew Kevin Walker izan zen; eta antzezleak, Brad Pitt, Morgan Freeman, Gwyneth Paltrow eta Kevin Spacey.
Izenburua zazpi bekatu nagusiei lotua dago.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New Yorkeko Hilketa Saileko Somerset tenientea (Morgan Freeman) erretiroa hartzeko zorian dagoen polizia ikertzaile beteranoa da, bere azken kasuan handigura eta izaera sutsuko den David Mills (Brad Pitt) polizia hasiberriarekin lanean ipini dute. Biek elkarlanean zazpi bekatu nagusiak aitzakiatzat hartuta hainbat hilketa egiten ari den serieko hiltzaile psikopata bat (Kevin Spacey) atzeman beharko dute, haren hilketa bakoitzak zazpi bekatu nagusietako banarekin lotura duelarik: lizunkeria, lukurreria, jalekeria, nagikeria, haserrekeria, bekaizkeria eta harrokeria. Biktimen gorpuek hiltzaileak nahita lagatako aztarnak dituzte; hala, jolas buru-hausgarria izateaz gain, katuaren eta txakurraren arteko joko bat bilakatzen da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morgan Freeman: William Somerset detektibe tenientea
- Brad Pitt: David Mills detektibea
- Gwyneth Paltrow: Tracy Mills
- Kevin Spacey: John Doe (bertsio batzuetan ez da kredituetan ageri)
- R. Lee Ermey: Poliziako kapitaina
- Grant Livigni: Poliziako ofiziala
- John C. McGinley: California, SWAT talde bereziko burua
- Julie Araskog: Gould jauna
- Richard Roundtree: Martin Talbot, barrutiko abokatua
- Michael Massee: Massage Parlour Booth klubeko atezaina
- Daniel Zacapa: Taylor detektibea
- Hawthorne James: George, liburutegiko gaueko zaintzailea
- Peter Crombie: O'Neill medikua
- Richard Portnow: Beardsley medikua
- Richard Schiff: Mark Swarr, John Doen abokatua
- Reg E. Cathey: Kolonela
- Andrew Kevin Walker: Hildako gizona
- Lennie Loftin: Polizia
- Leland Orser: Massage Parlour klubeko gizon eroa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Seven filmaren IMDBko fitxa
- 1995eko filmak
- David Fincherrek zuzendutako filmak
- Andrew Kevin Walkerrek idatzitako filmak
- Brad Pittek antzeztutako filmak
- Morgan Freemanek antzeztutako filmak
- Gwyneth Paltrowek antzeztutako filmak
- Kevin Spaceyk antzeztutako filmak
- R. Lee Ermeyk antzeztutako filmak
- John C. McGinleyk antzeztutako filmak
- Richard Roundtreek antzeztutako filmak
- Richard Schiffek antzeztutako filmak
- Michael Masseek antzeztutako filmak
- Leland Orserrek antzeztutako filmak
- Mark Boone Juniorrek antzeztutako filmak
- Peter Crombiek antzeztutako filmak
- Hawthorne Jamesek antzeztutako filmak
- Richard Portnowek antzeztutako filmak
- Andrew Kevin Walkerrek antzeztutako filmak
- Harris Savidesek antzeztutako filmak
- Richmond Arquettek antzeztutako filmak
- Charles S. Duttonek antzeztutako filmak
- Alfonso Freemanek antzeztutako filmak
- Daniel Zacapak antzeztutako filmak
- Arnold Kopelsonek ekoitzitako filmak
- New Line Cinemak ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Suspense filmak
- Thrillerrak
- Neo-noir
- Serieko hiltzaileei buruzko filmak
- Psikopatei buruzko filmak
- Kultuzko filmak