Sex shop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sex shopak Parisko Boulevard de Clichy kalean

Sex shop (ingelesez: Sex shop, literalki "Sexu denda"), batzuetan helduentzako denda edo denda erotikoa helduentzako sexu-jostailu edo material erotikoa saltzen duen denda bat da. Bibradoreak, dildoak, mihiseak, pornografia edo arropa saldu ohi dira bertan. Munduko lehen sex shopa Flensburgen, Mendebaldeko Alemanian, ireki zen 1962an. Gaur egun munduko herrialde askotan zein on-line aurki daitezke sex shopak. Sex shopak sexu-industriaren ataletako bat da.

Sex shopak legeak erregulatu ohi ditu eta, beraz, euren egoera aldakorra da herrialde eta jurisdikzio ezberdinetan. Ohikoena da adinez-txikikoek sarrera debekatua izatea, eta adin hori legearen araberakoa izango da. Leku batuetan sex shopak eta saltzen dutena debekatuak daude. Beste leku batzuetan baimenduta dago, eta film pornografikoak erakusteko lekuak dituzte, edo striptease edo peep showak eskaini. Helduentzako filmeak eskaintzeko zinema bat ere egon daiteke bertan.

Sarearen bitartez saltzen duten dendak ere badaude. Hauek hazten joan dira azken urteotan, kontsumitzaileak pribazitate handiagoa duelako eta bere etxetik egiten duelako erosketa.