Flensburg

Koordenatuak: 54°46′55″N 9°26′12″E / 54.7819°N 9.4367°E / 54.7819; 9.4367
Wikipedia, Entziklopedia askea
Flensburg
Flensburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
AlkateaSimone Lange (en) Itzuli
Izen ofizialaFlensburg
Jatorrizko izenaFlensburg
Posta kodea24937, 24939, 24941, 24943 eta 24944
Udalerri kodea01001000
Geografia
Koordenatuak54°46′55″N 9°26′12″E / 54.7819°N 9.4367°E / 54.7819; 9.4367
Map
Azalera56.74 km²
Altuera12 m
MugakideakSchleswig-Flensburg barrutia
Demografia
Biztanleria92.550 (2022ko abenduaren 31)
1.437 (2021)
alt_left 46.676 (%50,4) (%49,6) 45.874 alt_right
alt_left 44.905 (%48,5) (%48,2) 44.599 alt_right
Dentsitatea1.631,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0461
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakNeubrandenburg, Słupsk eta Carlisle
MatrikulaFL
flensburg.de, flensburg-tourismus.de eta stadtgeschichte-flensburg.de

Flensburg Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hirugarren hiri handiena da, Danimarkarekin muga egiten duena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flensburg fiordoaren barrenean kokaturik dago hiria. Danimarkarekin muga egiten du eta Sylt uharteko Westerland hiriaren ondoren Alemanian iparralderen dagoen herria da Flensburg. Kiel, 86 km hegoaldera, eta Odense (Danimarkan), 92 km ipar-ekialdera, dira inguruan dituen hiri handienak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniarrek sortu zuten Flensburg 1200 inguruan, izen bereko fiordoaren barrenean. 1284an hiri eskubidea lortu eta berehala bihurtu zen Schleswigeko Dukerriko hiri garrantzitsua. Hansa Ligan izan ez arren, bertan zeuden hiriekin harreman komertzialak eratu zituen.

XV mendea gogorra izan zen. Hainbat izurrite (pneumonikoa, disenteria, legenarra eta sifilia) jasan zituen, bai eta sute izugarri bat 1485ean ere. Hala ere XVI mendean Hansa Liga erortzean Flensburg Eskandinaviako merkatal hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Sardinzarra, azukrea eta balearen olioaz komertziatzen zuten, eta Groenlandian bale ehizan ere aritu ziren. Hogeita Hamar Urteko Gerrak eman zion amaiera aldi oparo honi. XVIII mendean Danimarkako Mendebaldeko Indiak (gaur egun Birjina uharte amerikarrak) koloniako ronarekin komertziatu zuen eta berriro oparoaldi bat ezagutu zuen.

Hiria protestantea zen eta hizkuntza aldetik ere Danimarkakoa baino Alemaniako hiri baten antza hartuz joan zen. Azken lau mendeetan Danimarkako bigarren kai handiena izan zena 1864ean Prusiak eskuratu zuen Bigarren Schleswigeko Gerran eta 1889an hiri askea bihurtu zen. Nazioen Ligak 1920an erabaki zuen Alemania eta Danimarka arteko muga Schlewigeko Dukerriko biztanleek erabaki behar zutela erreferendum bidez. Flensburgetik gora zeuden herriek Danimarka izatea erabaki zuten eta hegoaldera zeudenek aldiz Alemania. Flensburg bera Alemanian gelditu zen.

Bigarren Mundu Gerra bukatzear zela, 1945eko maiatzean, Alemania Naziaren gobernuaren egoitza bihurtu zen Flensburg, Adolf Hitler hil eta Karl Donitz almirantea nagusi jartzean. 23 egunen buruan errenditu zen. Gerra ostean daniarren aldeko mugimendua sortu zen, Schlewig Dukerria zena elkartze aldera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaufmanshöfe: XVIII mendeko merkatarien patioak. Adibidez Westindienspeicher eta Borgerforeningen Hof.
  • San Joan eliza (Johanneskirche): XII mendeko eliza, Flensburgeko zaharrena.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Eliza gotikoa, gehigarri barrokoak dituena. Dorrea 1885ean jaso zen.
  • Flensburgeko museoa (Museumsberg Flensburg)

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flensburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]