Sexu-jostailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
L'Academie des Dames liburuan agertzen den ilustrazioa, Nicolas Chorierek egina, 1658

Sexu-jostailuak gizakien plazerra errazteko helburua duten tresna ezberdinen ultzoa da. Sexu-jostailu ezagun askok gizonen zakila (dildo edo bibradoreetan bezala) eta emakumearen alua imitatzen dute, baina gorputzaren beste atal batzuk edo gorputz atalekin inongo harremanik ez duten objetuak ere izan daitezke. Sexu-jostailu izena ematen zaie ere BDSMrako sortutako aparatu eta sexu-altzariei zein beste erabilera bat duten baina sexuan erabili daitezkeen objetuei (adibidez, eskuburdinak edo akuiluak). Hala ere ez zaio izen hori ematen pornografia edo kondoiei. Eufemismoak erabili ohi dira, adibidez "helduentzako jostailuak".

Sexu-jostailuak batez ere sex shopetan saltzen dira, baina pornografia eros daitekeen dendatan edo vending makinatan ere aurki daiteke. Munduko herrialde ezberdinetan dauden kultura, ohitura eta legeen arabera hedapen ezberdina izan dezakete.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sexu-jostailu Aldatu lotura Wikidatan