Sexkalextrik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexkalextrik
Zarama taldearen Rock
Argitaratze data1991
GrabazioaCesar Ibarretxe
Iraupena40'42"
DiskoetxeaElkar

Sexkalextrik Zarama musika taldearen bosgarren diskoa da, 1991. urtean taldeak argitaratutakoa[1][2].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roberto Moso (ahotsa)
  • Txus Alonso (gitarra)
  • Tontxu Tabares (gitarra)
  • Javier Álvarez (baxua, ahotsa)
  • Ernesto Alava (bateria)
  • Joseba Lafuente (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriz ere Cesar Ibarretxe izan zen soinu teknikaria, eta aurreko diskan sartu zen Joseba Lafuente-ren teklatuek presentzia handiagotu zuten. Estilo berriak agertu ziren abestietan, aipagarriena etniko-tropikala (Magali, Iñaki)[3].

Zaramaren historian oso ezagun bilakatu ziren hainbat abesti daude diska honetan, denetan aipagarriena Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun[4]. Sexkalextrik bera eta Zoaz Euskal Herrira ere asko entzun ziren. Sexkalextrik[5] abestiaren bideoklipa egin zen. Alde Egin abestia AC/DC taldearen moldaera bat da[3].

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Sexkalextrik" izenari kasu eginez azala lau zatitan banaturik dago. Hirutan aintzinako Formula 1-eko autoak eta gidariak agertzen dira eta goiko eskumako laurdenean Marilyn Monroe[3]. Mikel Garai eta Mikel Clementek diseinatu zuten azala.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sexkalextrik - 4:34
  2. Zoaz Euskal Herrira - 4:15
  3. Astindu - 4:02
  4. Magali - 3:20
  5. Gatazka Garaiak - 3:56
  6. Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun - 4:19
  7. Alde Egin - 4:44
  8. Berdin Samarrak - 3:28
  9. Gorroto Etxea - 4:21
  10. Idoloak Hil - 2:49

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sexkalextrik. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  2. Txiribita. (2008-07-22). «ZARAMA - Sexkalextrik (1991)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Sexkalextrik» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  4. Iñaki, ze urrun dagoen Kamerun abestiaren gakoak. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  5. Eijerra. (2007-12-01). Zarama - Sexkalextrik (Bideoklipa) [azpitituluekin / subtitled. ] (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]