Hong Kongeko metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hong Kongeko metroa
Datuak
Izen ofiziala
Mass Transit Railway eta 港鐵
Motapublic transport network (en) Itzuli, garraio publikoa eta Metroa
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika eta Britainiar Hong Kong
Eskumendekoak
Agintea
KudeatzaileaMTR Corporation Limited (en) Itzuli
Osatuta
JabeaMTR Corporation Limited (en) Itzuli eta Kowloon–Canton Railway Corporation (en) Itzuli
Historia
Sorrera1979ko urriaren 1a
AurrekoakMass Transit Railway (en) Itzuli eta Kowloon–Canton Railway (en) Itzuli
webgune ofiziala
Metro sarearen mapa 2009an.

Hong Kongeko metroa edo MTR delakoa (ingelesez: Mass Transit System) Hong Kongeko garraiobidea da. 1979an sortu zen eta 2007ko abenduaren 2an Kowloon Canton Railway (KCR) konpainiarekin bat egin zuen. Gaur egun metro sareak 211,6 kilometro eta 150 geltoki dauzka, 85 metro geltoki eta 68 metro arin geltoki. Astegun batean lau milioi bidaiari inguru izaten dira sare osoan[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian metroaren plangintza 1960ko hamarkadan hasi zen. Hiriak izandako hazkunde demografiko eta ekonomikoak, asko handitu zituen herritarren garraiobide publikorako beharrak, eta hiriko tranbia eta autobusak nahikoa ez zirela eta, hiriko arduradunek, metro sarearen lehen lineak planifikatu zituzten.

Hiriko legebiltzarrak hamarkadaren amaiera eta 1970eko hamarkadaren hasiera eman zituen, egitasmoa eztabaidatzen, eta azkenik 20 kilometroko lehen linea onartu zuten. Eraikuntza lanak 1975ean hasi eta metroa 1979ko urriaren 1ean zabaldu zen.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Zabaltze urtea Azken luzapena Ibilbidea Geltokiak Bidaiaren iraupena
East Rail Linea 1910 2007 Hung Hom Lo Wu /
Lok Ma Chau
14 42' / 47'
Kwun Tong Linea 1979 2002 Yau Ma Tei Tiu Keng Leng 15 27'
Tsuen Wan Linea 1982 1982 Central Station Tsuen Wan 16 30'
Island Linea 1985 1986 Sheung Wan Chai Wan 14 25'
Metro arina (11 ibilbide) 1988 2003 -- -- 68 Aldakorra
Tung Chung Linea 1998 -- Hong Kong Station Tung Chung 8 28'
Airport Express Linea 1998 2005 Hong Kong Station AsiaWorld-Expo 5 28'
Tseung Kwan O Linea 2002 2009 North Point Po Lam /
LOHAS Park
8 15'
West Rail Linea 2003 2009 Hung Hom Tuen Mun 12 37'
Ma On Shan Linea 2004 -- Wu Kai Sha Tai Wai 9 16'
Disneyland Resort Linea 2005 -- Sunny Bay Disneyland Resort 2 4'

Etorkizuneko luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan hainbat linea eraiki diren arren, hainbat luzapen aurrikusi dira 2019. urtera arte. Linea berririk eraikiko ez den arren, 2000tik aurrera eraiki diren azpiegitura berriak, luzatu eta lehenago eraikitakoak berriztu egingo dira.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo