Chongqingeko metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metro sareak 2012an zeukan itxura.
Metroaren bigarren lineako bidezubia.

Chongqingeko metroa (txinera sinplifikatuz: 重庆轨道交通; pinyineraz: Chóngqìng Guǐdào Jiāotōng), izen bereko hiriko hainbat barruti zeharkatzen dituen garraio publikoa da. Txinan kalearen gainetik eraikitako lehen metroa izan zen eta 2005ean zabaldu zuten. Lehen lineak 19 kilometro luze eta 18 geltoki dauzka, Yuzhong, Jiulongpo eta Dadukou barrutiak zeharkatuz. 2013an zabaldutako geltoki berriekin metro sareak 140 kilometro eta lau linea dauzka gaur egun.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublikako gobernuak, mendebaldeko hiriak garatzeko plangintzaren barnean eraiki zuen Chongqingeko metroa 2002an. Eraikuntza lanak hiru urtez luzatu ziren eta metroaren ibilbide gehiena lur gainekoa den arren, 2,2 kilometro eta hiru geltoki lur azpikoak dira. Lurraren gaineko monorail bat eraikitzeko erabakia, hiriko erliebe bereziagatik hartu behar izan zuten hiriko arduradunek.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CHONGQINGEKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena
1 Chaotianmen – Daxuecheng 36,6 23 2011 2012
2 Jiaochangkou – Xinshancun 19,2 18 2005 2006
3 Yudong – Jiangbei aireportua 55,5 39 2011 2012
6 Wulidian – Yuelai eta Beibei 56,7 18 2012 2013
GUZTIRA 168,0 98

Eraikitzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 6. linea: Hiria hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatuko du eta lehen tartea 2012ko irailaren 28an zabaldu zen.
  • 3. linea: Ertang eta Yudong arteko tartea 2014an zabalduko da.

Proiektuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dongwuyuan geltokia, metroaren bigarren linean.
  • 4. linea: Siqiaopu - Changshengqiao
  • 5. linea: Tongjiayuanzi - Zhongliangshan
  • 7. linea: Hiria mendebaldetik igaroko da iparraldetik hegoaldera.
  • 8. linea: Hiriaren hegoaldean eraiki da.
  • 9. linea: Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zerhakatuko du hiriaren erdigunea.
  • 10. linea: Linea biribila.

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunari begira linea berriak eraikiko diren arren, Chongqingeko gobernuak erabakitzeke dauka linea horiek izango duten ibilbidea. 2020rako dena den, metroak 400 kilometro baino gehiago izango ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo