Shaolin maisu faltsuaren kasua
Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Shaolin maisu faltsuaren kasua | |
---|---|
Mota | erailketa |
Data | 2013 |
Kokaleku | Bilbo |
Herrialdea | Espainia |
Shaolin maisu faltsuaren kasuak[1] 2013an Bilbon izandako bi emakume etorkinen hilketaren auziari egiten dio erreferentzia.
Juan Carlos Aguilarren biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Carlos Aguilar Gomez[2] 1965ean jaio zen Barakaldon[3]. Jose Luis anaia nagusiarekin batera gimnasio bat ireki zuen Bilbon[4][5]. Juan Carlosen emaztea itzultzailea zen eta bi seme-alaba izan zituzten[6].
1992ko otsailaren 8an, anaia hil zen[6] (ustez, gimnasioko karga-jasogailu batek zanpatuta[7]), eta handik gutxira urtebetez joan zen Aguilar Txinako Henan probintziara[4][5]. Itzuli ondoren, monjea[8] eta Shaolin tenpluan maisu izendatutako lehen mendebaldeko pertsona zela esan zuen[9].
Océano de la Tranquilidad monasterioa[10] eta ZEN 4 gimnasioa[11] sortu zituen Bilbon. Laranjaz jantzi eta ilea mozten zuen[5] eta Huang C. izena erabiltzen hasi zen[6][9]. Telebistan behin eta berriz agertu zen[1][9] eta eragina erabili zuen emakumezko jarraitzaileak erakartzeko, azkenean berarekin sexu harremanak izateko konbentzitu zituenak[12]. 2004an, Aguilarren lankideak elkarlanari uko egin zion, emazteak dibortzioa eskatu zuen, eta Aguilar bera mehatxuak jasotzen hasi zen, baina inork ez zuen poliziaren aurrean salaketarik jarri indarkeria edo iruzurragatik[5].
Hilketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jenny Sofía Rebolloren hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko maiatzaren 25ean Concha Jenerala kalean[12] Aguilarrek 40 urteko Jenny[1][10] (edo Yenny[13]) Sofía Rebollo Tuirán kolonbiarra ezagutu zuen[13], finantza-egoera zailean zegoen bi semeen ama[14]. Medikuntza ikasi eta prostituzioan aritzen zen[1]. 03:20ean sexu harremanak izateko eskatu zion[15] eta Mitsubishi autoan[13] eraman zuen Maximo Agirre kaleko ZEN 4 gimnasiora[11]. Han lotu zuen, argazki batzuk atera zituen eta gero gorpua zatikatu zuen[11] identifikazioa ekiditeko[13]. Astebete eman zuen gorpuzkiak ezkutatzeko[12]: batzuk gimnasioan ezkutatu zituen, beste batzuk Iturriza kalean zegoen bere etxebizitzan, eta batzuk bainugelan erre edo Nerbioi ibaira[5] edo zabortegi batera bota zituen[11]. Ikasleekin entrenatzen jarraitu zuen, eta, laguntzaileetako baten esanetan, ohi baino haserre eta egonezinago zegoen[5].
Maureen Ada Otuyaren hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainaren 2an, Rebollo hil eta zortzi egunera[5], goizeko seietan[13], Aguilar Concha Jenerala kalera itzuli zen biktima berri baten bila, hau da, 29 urteko Maureen Ada Otuya nigeriarra zen, prostituzioan ere aritua[14]. Aurreko biktimarekin bezala, Aguilar eta Otuya gimnasiora joan ziren[12]. Bertan sexu harremanak izan zituzten, eta orduan Aguilarrek Otuya torturatu zuen zortzi (beste iturri batzuen arabera, bederatzi[5]) orduz[12]. 15:10[13] eta 15:30[5] bitartean Otuyak gimnasioko ateraino iristea lortu zuen eta laguntza eskatu zuen[5]. Pasa den bizilagun batek ertzaintzari deitu zion[5]. Ertzainek kolpatutako eta itotako biktima koma egoeran aurkitu zuten, eta gainera, zazpi poltsa giza gorpuzkiak[16] (Jenny Sofía Rebollorenak barne[17]), hainbat arma (labanak, zerrak, aizkorak, sableak) eta sexua irudikatzen duten argazkiak eta bideomaterialak[5]. Ada Otuya entzefalopatiak jota hil zen[13] ekainaren 5ean, 12:35ean, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean[17].
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Carlos Aguilarren aurkako epaiketa 2015eko apirilaren 15ean hasi zen[5]. Zazpi eguneko epaiketaren ostean, epaimahaiak aho batez jo zuen bi hilketaren errudun, baina ez zion basakeria egotzi, eta 38 urteko espetxe zigorra ezarri dio[18]. Horrez gain, biktimen familiei 397.000 euroko kalte-ordaina emateko agindua eman zioten[12].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Atencio, Graciela; Carrera, Loreto de la; Novo, Nerea; Marcos, Charo; Daza Bonachela, María del Mar. (2016). Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan. 2010-2015. Gertaerak, tratamendua prentsan eta epaien analisia. Mugarik Gabe, 84 or. ISBN 978-84-617-8874-3..
- ↑ «'Shaolin faltsua' sastatu dute kartzelan» EITB.
- ↑ (Gaztelaniaz) Duva, Jesús. (2018). «Orgías de dominación y sangre en un gimnasio de Bilbao» El País.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Aguilar, el falso shaolin de la sí violencia» Elena en El País de los Horrores.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) G. Álvarez, Mónica. (2019). «El ‘falso’ Maestro Shaolín que torturaba a sus víctimas en orgías de sangre» La Vanguardia.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Huang C: cuando el hábito no hace al monje shaolín» ABC España.
- ↑ «Eraginkortasun judiziala eskatu dute Bilbon, azken hilketen ostean» EITB.
- ↑ «Juan Carlos Aguilar ez da shaolin maisua» EITB.
- ↑ a b c Gimenez, Manu. (2013). «Huang C. Aguilar, shaolin maisu iluna» EITB.
- ↑ a b «Shaolin faltsuaren kasua, gaur, 'El Lector de Huesos' saioan» EITB.
- ↑ a b c d «Shaolin maisuak lehengo astean emakume bat hil zuela aitortu du» EITB.
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Fernández-Chillón, Ramiro. (2022). «El falso monje shaolín que descuartizaba a sus víctimas tras orgías de sangre» El Debate.
- ↑ a b c d e f g (Gaztelaniaz) «El 'falso shaolín', condenado a 38 años por el asesinato de dos mujeres» El Correo.
- ↑ a b «Ada eta Jenny Sofia, shaolin faltsuak hildako bi emakume» EITB.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El falso shaolín, condenado a 38 años de prisión» Diario de Sevilla.
- ↑ (Gaztelaniaz) Segovia, Mikel. (2015). «Maureen Ada Otuya sufrió estrangulamiento, pero dudan si existió ensañamiento» El Mundo.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Fallece la nigeriana agredida brutalmente por el supuesto monje Aguilar» El Correo Gallego.
- ↑ Perez, David. (2015). «38 urteko espetxe zigorra ezarri diote Juan Carlos Aguilarri» EITB.