Basurtuko Unibertsitate Ospitalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Osakidetza-Logo.svg
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Hospital Universitario Basurto
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Ospitalearen aireko ikuspegia
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea hemen kokatua: Bizkaia
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Osakidetza
Helbidea Montevideo etorbidea, 18; 48013
Udalerria Bilbo ( Bizkaia)
Oheak 683
Sailkapena Ospitale Nagusia
Sorrera 1908ko azaroaren 13a
Web gunea Basurtuko Unibertsitate Ospitalea

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Bilbo udalerriko izen bereko auzoan kokatua eta udalerriko ospitale publiko nagusia dela. Ospitalea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuaren parte da.

1908ko azaroaren 13an ireki zen eta gaur egun 683 ohe ditu.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrique Epaltza arkitektoak diseinatu zuen eta Bilboko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, XX. mendearen hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren, euren artean Jose Maria Gurtubay eta Casilda Iturrizar. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira.

Ospitalea eraikitzeko lurrak 475.260 pezetarengatik erosi ziren 1897. urtean. Hiru urte beranduago, 1900ean, eraikitze lanak hasi ziren eta 1908ko azaroaren 13an ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da, Revilla pabilioiaren eraikuntzarekin esaterako. Eta hurrengo urteei begira eraikin berri bat eraikiko da Bami Eraikinaren eta Ospitalearen artean.

Denboran aurrean, 1936ko azaroaren 17an orduko Eusko Jaurlaritzak, Jose Antonio Agirre buru zuelarik, Bilboko erietxean Euskal Herriko lehenengo medikuntza fakultatea ("Osakintza Ikastola") sortu zuten. Hala ere, Espainiako Gerra Zibilak ekimena moztu zuen eta hilabete gutxiko ibilbidea eduki izan zuen.

2008an Basurtuko sorreraren 100. urteurrena ospatu zuten. Ekitaldien artean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak euren 18. Jardunaldiak antolatu zituen Bilbon, "Infekzioak" gaia hartuta.

Aurrealdea.

Ospitalearen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo ingeleseko ospitalea, eta lau solairuetako eraikin desberdinetan banaturik dago, eraikin bakoitza medikuntzako arlo desberdin batetaz arduratzen delarik. Guztira hamazazpi pabilioi daude ospitalean, pabilioietako izenek, ospitalearen eraikuntza ordaintzen lagundu zuten familia burgesen abizenak, eta ospitalean lan egindako medikuen izenak daramatzate.

Hamazazpi pabilioiak honakoak dira:

  • Administrazio Eraikina
  • Allende
  • Ampuero
  • Anatomia Patologikoa
  • Areilza
  • Aztarain
  • Eskuza
  • Gandarias
  • Gurtubai
  • Iturrizar
  • Jado
  • Kanpo Kontsultak
  • Makua
  • Revilla
  • San Jose
  • San Pelaio
  • San Bizente

Komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 A-8  autobidearen 118 irteera eta  N-634  errepideak hartuta irits daiteke.

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfe Feveren C1f (Bilbo-Concordia - Balmaseda-La Calzada), R3b (Bilbo-Concordia - Karrantza), R3 (Bilbo-Concordia - Santander) eta R4 (Bilbo-Concordia - León-Matallana) lineei dagokien Basurto-Ospitalea geltokiak zerbitzu ematen dio ospitaleari.

Tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Tranbia eragileak ustiatzen duen Bilboko tranbiaren Ospitalea geltokia geltokiaren kanpoaldean dago.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbobus zerbitzuaren hurrengo lineak ospitaletik pasatzen dira:

18  San Ignazio - Zorrotza
28  Uribarri - Altamira
38  Otxarkoaga - Termibus
48  Santutxu - Lezeaga
57  Miribilla - Ospitalea
58  Mintegitxueta - Atxuri
85  Zazpilanda - Atxuri
88  Kastrexana - Indautxu
G6  Zorrotza - Plaza Biribila

Bizkaibus zerbitzuaren hurrengo lineak ospitaletik pasatzen dira:

A3115 Bilbo - Santurtzi
A3122 Bilbo - Barakaldo - Sestao - Errepelega
A3136 Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3144 Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik)
A3336 Muskiz - Bilbo (Ortuellatik)
A3337 Muskiz - Bilbo (N-634tik)
A3341 Bilbo - Sodupe - Arrespalditza
A3342 Bilbo - Sodupe - Artziniega
A3343 Bilbo - Sodupe

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)  Osakidetza, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (2016-04-08), Zerbitzu-zorroa, http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-gkobib04/eu/contenidos/informacion/obiba_cartera_servicios/eu_def/index.shtml. Noiz kontsultatua: 2017-10-01 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Koordenatuak: 43° 15′ 41.43″ N, 2° 57′ 10.59″ W / 43.2615083°N,2.9529417°W / 43.2615083; -2.9529417