Edukira joan

Shariputra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shariputra

Bizitza
JaiotzaRajgir (en) Itzuli, K.a. 568
HerrialdeaMagadha
HeriotzaRajgir (en) Itzuli, K.a. 484 (83/84 urte)
Irakaslea(k)Siddhartha Gautama
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta monjea
Izengoitia(k)Знаменосец дхармы eta Xeneral do dharma
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Shariputra (palieraz Sāriputta, eta japonieraz Sharihotsu) Siddhartha Gautamaren hamar dizipulu nagusiren bat izan zen. Śāri Putrak ‘Śāriren semea’ esan nahi du. Beste izenekin ere ezagutzen zaio: Upatisya, Upatishia edo Pal Upatissa.[1]

Sariputra brahman familia baten altzoan jaio zen, Rajagriha inguruan, antzinako Magadha erresuma hinduaren hiriburuan. Haurtzarotik Maudgalyayanaren laguna izan zen eta elkarrekin Sanjaya Belattipputtaren dizipuluak bihurtu ziren. Azken hau aszeta bat zen, ez-budistak ziren sei maisuetariko bat. Sakyamuni goiargitu izan ondoren, Shariputrak Rajagrihan Asvajit aurkitu zuen. Asvajit Sakyamuniren dizipulua zen. Asvajit karmari buruz hitz egin zion. Sariputra, liluratuta, Sakyamuniren jarraitzailea izan nahi zuen. Maudgalyayana berarekin joan zen eta haiekin Sanjayaren 250 dizipulu eraman zituzten Budismora.

Sariputra Maudgalyayanarekin batera haien predikuei esker gailendu ziren Sakyamuniren jarraitzaileen artean. Baina budisten artean haustura bat gertatu zen: Devadattak eragin zuen zisma, herekin 500 monje eramanez. Sariputra eta Maudgalyayana izan ziren Devadattari erantzun ziotenak eta, azkenik, 500 monje Sakyamunirengana itzuli ziren.

Sakyamunik Sariputra asko estimatzen zuen eta bere ondorengo gisa onartzen zuen. Hau ez zen gertatu, zoritxarrez, Sariputra gaixotu baitzen eta Sakyamuni baino lehenago hil baitzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Soka Gakkai Dictionary of Buddhism, ISBN 4-412-01205-0.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]