Paliera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paliera
पालि — Pāḷi
Datu orokorrak
Lurralde eremua Myanmar, Bangladesh, India, Laos, Kanbodia, Nepal, Sri Lanka, Thailandia
Hiztunak Galdua, erabilera liturgikoa
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Indoirandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Prakrito
Informazio filologikoa
Alfabetoa Brahmi script Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 pi
ISO 639-2 pli
ISO 639-3 pli
Ethnologue pli
Wikipedia pi

Paliera[1] (Pāḷi) antzinako indoariar hizkuntza da, jatorria Indiako iparraldean duena, eta budismoaren Theravada («zaharren bidea») errituan erabili ohi zena. Sanskritoarekin eta antzinako beste indoariar hizkuntzekin badu lotura, baina ezin da esan haien ondorengoa denik. Budak bere irakaspenak jakinarazteko sanskritoa erabili nahi izan ez zuenez gero, budismoak pali hizkuntza ezagutarazi zuen. Horrela, K. a. III. mendean Indiatik Sri Lankara ahoz zabaldu ziren budismoaren erlijio-irakaspenak pali hizkuntzan idatzi ziren K.a. I. mendean. Ondorengo mendeetan, Tripitaka budismoaren testu-bildumen bidez (sanskritoz, Tripiṭaka), Birmania, Thailandia, Kanbodia, Laos eta Vietnameraino zabaldu zen palia. Indiako leku gehienetan XIV. mendean galdu zen, eta zenbait tokitan XVIII. menderaino iraun zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]