Shema Yisrael

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shema Yisrael, Jerusalemgo Knesset Menorah monumentuan


Shema Yisrael edo Sh'ma Yisrael (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל‎, "Entzun, Israel") goiz eta arratsero juduek egiten duten otoitzaren hasiera da. Tanakhean azaltzen da (Dt 6:4-9 eta Dt 11:13-21; Zen 15:37-41) eta juduen fede aitorpena da.[1]

Lehen bertsoan judaismoaren oinarri monoteistikoa agertzen da: «Entzun, Israel: YHWH gure Jainkoa da, YHWH bakarra da» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל ה' אֱלֹהֵינוּ ה' אֶחָד‎). Judaismo errabinikoak lau hizki hauek (י-ה-ו-ה, YHWH) Jainkoaren izen egiazkoa eta esanezina osatzen dutela irakasten du, eta horregatik ez da sheman ozenki irakurtzen; tradizionalki Adonai-rekin ("Jauna") ordezkatzen da: «Entzun, Israel: Adonai gure Jainkoa da, Adonai bakarra da».[2]

Juduek ohitura dute "Entzun, Israel" azken hitz moduan erabiltzeko eta baita umeen lo egin baino lehenagoko otoitz moduan ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.