Shillelagh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shillelagh makilak ikusgai.

Shillelagh (irlanderaz sail éille) Irlandako usadiozko irlandar egurrezko makila da. Berez, begidun makila lodiz egin ohi da, oinez ibiltzeko nahiz arma edo aurkariak jipoitzeko erabili ohi delarik, Irlandari eta irlandar folkloreari estuki lotua dago.

Euskal Herriko Euskal makila antzekoa da.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shillelagh makilak ohitura legez elorri beltz edo haritz egurrez egin ohi dira. Egurra gurinez estali eta tximinia baten gainean ondu dadin ipini ohi da, honela shillelagh makilen ezaugarria den kolore ilun distiratsua jasoz. Shillelagh makila mutur batetik barnetik hurtu eta astunagoa izan dadin berunez ere bete ohi da, usadiozko bi liberako pisua izan arte, makila mota hauek "makil kargatuak" ("loaded stick") izena jasotzen dutelarik. Ohikoena makilek oin bat luze izatea da (gutxi gorabehera lurzorua norberaren eskumuturraren arteko distantzia, ukalondoa arinki uzkurtua dagoelarik). Makil hauetako gehienek heldu leku estu bat dute, honen bidez zeozer edo aurkaria astintzeko helburuz. Bestalde, makila huetako gehienek uhal bat ere badute (horti datorkio bere irlanderazko izena), makila arrunten antzekoa, jabeak makila hobekiago heldu dezan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shillelagh Aldatu lotura Wikidatan