Side

Koordenatuak: 36°48′N 31°24′E / 36.8°N 31.4°E / 36.8; 31.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Side
Side
auzoa
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaAntalya probintzia
Turkiako barrutiaManavgat
Izen ofizialaSide
Jatorrizko izenaSide
Posta kodea07 330
Geografia
Koordenatuak36°48′N 31°24′E / 36.8°N 31.4°E / 36.8; 31.4
Map
Altuera185 m
Demografia
Biztanleria11.000 (2014ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00

Side (antzinako grezieraz: ΣίδηSídē, lehen Selimiye, tsiːdeɪ ahoskatua, deitua)[1] Antalya probintziako hiria da, Turkiako kostalde mediterraneoan dagoena. Herrialdeko opor-leku eta leku historiko ezagunenetako bat da. Manavgat eta Selimiyetik gertu dago, Antalyatik 75 kilometrora.[2] Panfiliako kostaldearen ekialdean dago, Eurimedonte ibaiaren bokaletik 20 km ekialderantz. Gaur egun, antzinatean bezala, penintsula txiki batean dago, 400 metro zabal eta kilometro bat luze, iparraldetik hegoaldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Side hiri bat izan zen Panfiliako kostaldean, Melas ibaiaren mendebaldean. Cimeren (Eolia) kolonia bat izan zen. Kolonoak gutxi izango ziren eta bertako biztanleekin nahastu ziren, eta greziarrek eta panfiliarrek ulertzen ez zuten hizkuntza nahasi eta deformatu bat hitz egiten zuten: sideera.

Hiri autonomoa izan zen Pertsiaren agindupean, eta k.a. 334an Alexandro Handiaren menpean jarri eta mazedoniar goarnizio bat jaso zuen. Gero, Antigono Begibakarrarena eta seleukotarrena izan zen. Antioko III.a Handiaren agindupean, Sidetik gertu, rodotarren aurkako itsas gudu bat egin zuten, garaipen handi bat lortu zutenak. Denbora luzez, bere barne bizitza Aspendos hiriarekin izandako lehiak markatu zuen.

I. mendean, piraten kaia izan zen, Mediterraneoan izan zuen egoitzarik garrantzitsuenetako bat, eta esklaboen merkatua. Erromara igaro eta nolabaiteko garrantzia mantendu zuen, IV. mendean Panfilia probintziako hiriburua zelarik. Bertako jainkoa Atenea izan zen.

Garai horretakoak dira, besteak beste, agoraren hondakinak, tenplu bat, harresiak, ateak, zutabeak, antzokia (Asia Txikiko handiena eta ondo kontserbatua) eta portua, baita eraikin batzuk ere. Turkiarrek 1947 eta 1966 artean hondakin hauek induskatu zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Side, nisanyanmap.com
  2. (Ingelesez) The Ancient Library. .
  3. (Ingelesez) Side. in: Encyclopædia Britannica..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.