Sigfrid Edström
Johannes Sigfrid Edström (Morlanda, 1870eko azaroaren 11 – Stockholm, 1964ko martxoaren 18a) suediar industrialaria izan zen. Nazioarteko Batzorde Olinpikoko 4. presidentea izan zen 1942tik 1952ra.
Göteborgen, Zurichen eta Estatu Batuetan ikasi zuen. Gaztetan atletismoko esprinterra izan zen. 1900etik 1903ra Göteborgeko tranbien zuzendaria izan zen eta hauek elektrifikatzeaz arduratu zen.
1912ko Udako Olinpiar Jokoak Stockholmen antolatzen lagundu zuen. Jokoetan zehar Atletismoko Nazioarteko Amateur Federazioa sortu zen eta Edström aukeratu zuten presidente. 1946ra arte egon zen karguan.
1920an NOBko kide bihurtu zen, eta 1931n presidenteorde. Henri de Baillet-Latourren oinordekoa izan zen, 1942an hil ondoren. Mundu Gerraren ondoren, olinpismoa berpiztu eta 1952an erretiratu zen.
1931n, Paavo Nurmiri 1932ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzea debekatu ziotenetako bat izan zen.